Paz Velasco de la Fuente

Paz Velasco de la Fuente (Valladolid, 1968). Legelaria eta kriminologoa da, espezialista nortasun psikopatikoan eta indarkeriazko delituetan. Masterra du grafoskopian eta dokumentuen faltsutasunean. Unibertsitateko irakaslea da, eta bai nazioarteko hizlaria ere. Kolaboratzailea eta analista kriminala da zenbait hedabidetan, adibidez, Horizonten eta Cuarto Milenion. Criminal-mente bere blogak eta izen bereko podcastak, Podimo plataforman entzun daitekeenak, milaka jarraitzaile ditu. Criminal-mente (Ariel 2018) bere lehen saiakera bestsellerra izan da, eta hamaika argitaraldi izan ditu merkatuan. Bigarren lana Homo Criminalis da, eta hirugarrenarekin, Muertes nada accidentales izenekoarekin, narratibara eta true crimera jauzia egin du.

Scroll to Top