Estela Chocarro

Estela Chocarro lizentziaduna da Informazioaren Zientzietan, Publizitatearen eta Harreman Publikoen adarrean, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Bere aurreneko eleberria, Stella Maris izengoitiarekin 2012an Premio Fernando Lara sariketako hamar finalisten artean gelditu zena, Maevaren urteko liburua izan zen 2014an, El próximo funeral será el tuyo izenburuarekin.

Horren ondotik etorri ziren Nadie ha muerto en la catedral eta Te daré un beso antes de morir,  eta aurrenekoarekin batera Víctor Yoldi eta Rebeca Turumbay protagonista dituen saila osatzen dute.

Nafarroa, oro har, eta bere herria bereziki, Cárcar, ohiko eszenatokiak dira bere liburuetan.

Bi sartu-irten txiki egin zituen antzerkigintzan, bi lanekin, Codiciosos habituales eta La taberna del Siciliano, zeinak Gayarre Antzokian eta Iruñeko Salestarren Antzokian antzeztu ziren, hurrenez hurren.

Orain arte idatzi duen azken eleberriak, La mala esposa izenekoak, 2023ko Novela Policíaca García Pavón saria irabazi du.

Scroll to Top