Jordi Ledesma

Jordi Ledesma Álvarez Tarragonan jaio zen, 1979an, eta arte-ikasketak egin zituen herri horretako Escola Taller D´Arts i Oficis ikastetxean. Zazpi urte egin zituenetik hogeita sei urte eduki arte Cambrilsen bizi izan zen, eta egun Mont-Roig del Campen bizi da. Literaturan, 2003an egin zuen debuta, Agua de mayo poema-liburua berak kaleratuta. 2012an, norabide berria eman zion bere literatura-lanari, lehen eleberri beltza kaleratuta, Narcolepsia, zeina finalista izan zen Gijóngo Aste Beltzaren XXV. edizioan, lehen eleberri beltz onenaren kategorian.

2015ean, El diablo en cada esquina kaleratu zuen Alrevés argitaletxearekin, eta El eco inexistente kontaketarekin Diez negritos; Nuevas voces del género negro español antologian parte hartu zuen, Álex Martín Escribàk eta Javier Sánchez Zapaterok koordinatu eta zuzendutakoan. 2016aren amaieran, hirugarren eleberria kaleratu zuen, Lo que nos queda de la muerte, eta 2018an La noche sin memoria, zeinak egunerokoagoa den indarkeria batera gerturatzen gaituen. Idatzi dituen azken lanek gure herrialdean eleberri beltzeko ahots onenetako bat dela berresten dute.

Scroll to Top