JAIALDIA

PAMPLONA NEGRA JAIALDIAREN IX. EDIZIOA - HOTZETIK SORTU ZEN ELEBERRIA

PAMPLONA NEGRA IX. HOTZETIK SORTU ZEN ELEBERRIA

Pamplona Negra jaialdiaren bederatzigarren edizioak espioiez eta Eskandinaviako eleberri beltzaz hitz egingo du, hotzetik sortzen diren istorioez eta ezkutuan dagoenak eta engainuak eragiten dituen haietaz. Norvegiako lehen mailako bi idazle izango ditugu gure artean, Jørn Lier Horst eta Helene Flood, eta kontatuko digute nola idatz daitezkeen halako istorio beltzak munduko herrialde lasaienetako batean. Gainera, Charles Cumming britainiar egileak eta Jerónimo Andreu cadiztarrak espioitza ingelesaren isilpeko kontuak azalduko dizkigute, MI6 ospetsuarenak. Bere aldetik, terrorismo-ekintzei aurrea hartzeko talde jihadistetan sartzea lortzen duten ezkutuko polizia-agenteak nor diren eta nola bizi diren eta lan egiten duten kontatuko digu Iñaki Sanjuán idazle eta poliziakideak. Arrisku handiko lana da, ez duena izaten beti amaiera ona. Baina espioitzan erabateko aditua den egile bat badago, hori Fernando Rueda da, eta gure artean izango da errege-erreginen etxeaz, boterearen estoldez eta ezkutuko operazioez hitz egiteko.

Beste hizkuntza batzuetan –euskaraz, katalanez eta galizieraz– idatzitako eleberriei ere helduko diegu, John Andueza, Laia Vilaseca eta Pedro Feijoorekin, eta nobelak gizartearen kontrako sakontasun-karga bat izateaz, Marta Robles, Berna González Harbour eta Susana Martín Gijón egileekin. «Ibilbide luzeko» hiru egile izango ditugu bisitan: Lorenzo Silva, Rosa Ribas eta Bernard Minier. Eta Agustín Martínez, Antonio Mercero eta Jorge Díaz, Carmen Mola fenomenoaren atzean dauden hiru izenak, eta Dolores Redondo Baluarten edukitzeko ohorea izango dugu. Azken horrek bere eleberri berrienaz hitz egingo digu.

KRIMENA TAULA GAINEAN

Krimena taula gainean dela-eta, errealitatea fikzioarekin eta umorearekin nahastuko da, dibulgazioaren, nobedadearen eta ezustekoaren aldeko apustu batean. Baluarteko agertokian izango dira Polizia Nazionaleko negoziatzaile bat; Vicente Garrido kriminologoa, zeinak literaturako psikopata ospetsuenetako batzuk aurkeztuko dizkigun, adibidez, Tom Ripley eta Hannibal Lecter; eta Foruzaingoko talde bat, zeinak publikoa epaimahai bihurtuko duen eta, epaiketa bat balitz bezala, Kasedako hilketa hirukoitzari buruzko ikerketaren emaitzak azalduko dituen. Azkenik, Sherlock Holmes berak eta Watson doktore ezin bananduzkoak, Pepe Viyuela eta Enrique Martínez bezala jantzita, Mona León Siminiani kontzientziaren rolean ari dela, beren kasurik ezagunenetako bat kontatuko digute.

Literatur sorkuntzako tailerrak direla-eta, Ana Ballabriga arduratuko da eskolez, asteartetik ostegunera.

Hitzordu gastronomikoa izango dugu larunbatean, eta, jakina, zinema.

Babesleak

Sustatzailea:

Antolatzaileak:

Laguntzaileak:

Scroll to Top