Mikel Santos, Belatz

1974an Iruñean jaiotako marrazkigile hau arte grafikoekin lotutako hainbat estilo eta modalitate esploratzen aritzen da. Duela hamarkada bat baino gutxiago, lagun min baten aholkuek, artearekiko duen interesak eta arkatzarekiko duen zaletasunak lagunduta, ekonomiako hamabostekari batean lehen komiki-banda kaleratzera eraman zuten. Hor bidaia bat hasi zuen, eta hartan estilo eta forma mota guztiak lantzen doa, marrazkilari profesional moduan garatzera eramaten dutenak.

Umore grafikoaren barnean, komikiak eta komiki-bandak argitaratu ditu hedabide ugaritan, besteak beste, Diario ADN-n. 2005ean, Iruñeko Udalaren Iruña zu zeu gu geu kanpaina irudiztatu zuen, eta 2008an Nafarroako Gobernuak Liburuaren Egunerako kartelaren diseinua egiteko eskatu zion.

Duela gutxi Tim Burtonen Nightmare before Christmas irakurketa-liburua irudiztatu du. Bertan, Belatzek, Javier Gómezekin batera (kolorea), liburuko jardueretako ilustrazioak egin ditu, zeinak Disney Parisek eta Burtonek berak gainbegiratu zituzten. Egunkarien Mundu Elkarteak (WAN) Diario de Navarra egunkariaren orrialde bat saritu zuen, “Lee y Gana” izenekoa, eta bertan pertsonaia nagusia Belatzek sortutakoa zen. 2008tik Kukuxumusu marrazki-fabrika ezaguneko marrazkigilea da. Horrez gain, erakusketak egin ditu, elastikoak, enpresen logotipoak, umore-orrialde bikoitzak egunkarietan, egutegiak, egunkarien azalak, komiki-lantegiak, marka-irudiak, informazio-eskuorriak, diptikoak, triptikoak, mahai-jokoak, karikaturak eta erretratuak enkarguz, Gabonetarako zorion-txartelak enpresetarako eta partikularrentzat, ikonografia, eta irudiarekin eta artearekin lotutako beste lan batzuk.

Eleberri grafikoan, Gerezi garaia (2018) lanaren egilea da.

Scroll to Top