Carol Medina

Carol Medina Martínez (Gijón, 1976) lizentziaduna da Artearen Historian. Ikasketak egin zituen Arte y Empresa eskolan, eta bertan jaso zuen Antigoaleko Gauzen eta XX. mendeko Artearen jeneralista titulua. Arte-azoketan eta -galerietan lan egin du, eta komikiak sortzeari eta narratiba grafikoari buruzko ikastaroak eman ditu Oviedoko Unibertsitate Popularrean, Gijóngo La Casa del Libron, Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan, Avilésko herri-liburutegietan, eta egun, online. Jarduera horiek diseinatzaile eta ilustratzaile autonomo edo freelance lanarekin eta sarean duen elastiko-dendan egiten duenarekin batera egiten ditu. Elastiko horietan, argi gelditzen da komikiarekiko, zinemarekiko eta herri-kulturarekiko sentitzen duen pasioa. Gijóngo Peor Imposible zinema-zikloan, generoko zineman espezializatuan, zuzendari laguntzaile ere aritu izan da. Ilustratzaile gisa egin duen lanaren hainbat erakusketa egin ditu: Cinexin 2011n, Drawing Freak 2013an, Acid Heroines 2016an (Bartzelonan eta 2021ean Gijóngo Revillagigedo jauregian, Metropolitanas jaialdiko jardueren barnean, eta 2022an Metrópoli ComicConen). 2022an, “Luis Molina, un valle de cómic” aurreneko lehiaketan irabazlea izan zen, Blancako Udalak antolatutakoan (Murtzia). 2023an, “El lejano país de los estanques”, bere lehenbiziko eleberri grafikoa, kaleratu zuen, Rodolfo Santullo gidoilariarekin batera, eta Lorenzo Silvaren izen bereko eleberria egokituta.

Scroll to Top