David Rubín

David Rubín 1977ko urriaren 19an sortu zen, Ourensen. Diseinu grafikoa ikasi zuen hiri horretako Escuela de Arte Antonio Faílde ikastetxean, eta handik laster hasi zen komikigintzan eta animazioaren eta ilustrazioaren arloan. Artearekiko interesak Polaqia komikigile-taldea sortzera eraman zuen 2001ean, Barsowia aldizkaria editatzen duena. Bertan, eskuarki kolaboratzen du Rubínek. Argitalpen horrekin batera, hamarkada bat darama prentsa idatziko beste hedabide batzuekin eta hainbat argitaletxerekin lan egiten, adibidez, La Voz de Galicia, Astiberri, Dolmen, Ediciones Lea, BD Banda, Planeta, Ediciones SM eta abarrekin. Limaía eta Dygra animazio-estudioekin ere aritu da lankidetzan. Bigarren estudio horretan, El espíritu del bosque filmean, zuzendarikidea izan zen 2008an. La tetería del Oso Malayo bere lanak kritikarien saria irabazi zuen 2007an, urteko lan onenaren kategorian, eta Komikien Sari Nazionalaren I. edizioan finalista izan zen, gainera. Zenbait alditan izendatu dute Bartzelonako Komiki Erakusketan, eta 2009an haren sustapena egiteko kartela egiteko ardura izan zuen. Egun, Coruñan bizi da eta aldi berean egiten ditu ilustratzaile-lana eta animaziozko zinema. Berak egindakoak dira, besteak beste, eleberri grafiko hauek: Cosmic detective (2022), El Fuego (2021), Beowulf (2020), Ether 2: Los Golems de Cobre (2020), Ether 3. La desaparición de Violeta Campana (2019), Cuaderno de Tormentas: Crónica de los deambulares por Ciudad Espanto (2017), Ether: La muerte de la última Llama Dorada (2016), Gran Hotel Abismo (2016), El Heroe. Libro 1 (2015) eta Miguel en Cervantes: El Retablo de las Maravillas (2015).

Scroll to Top