Jordi Llobregatek

Jordi Llobregatek (Valentzia, 1971) idazle izatearekin amets egin zuen hamabi urte zituenean, Le magnifique filma ikusi eta gero, Jean-Paul Belmondo eta Jacqueline Bissetekin. Kontaketa ugari idatzi du, zenbait antologiatan argitara emanez. El secreto de Vesalio eleberria (Destino, 2015) idatzi zuen, hemeretzi hizkuntzatara itzulia eta berrogei herrialdetan baino gehiagotan saldua, eta bai No hay luz bajo la nieve ere (Destino, 2019). Orain arte idatzi duen azken eleberria Donde no llegan las sombras da (Destino, 2023).

Kulturari zabalkundea emateko daukan interesak Valencia Negra genero beltzeko nazioarteko jaialdia sortu eta zuzentzera eraman du, eta bai AMUNDSEN Laboratorio Cultural sortzera ere beste batzuekin, non egitasmo berriak sustatzen dituen, hala nola Torrent Histórica, Artilugio, Xabia Negra eta XATS topaketa-zikloa. «Atasco en la mesita de noche» zutabearen arduraduna da Las Provincias egunkarian, eta eskuarki kolaboratzen du hedabide espezializatuekin. El Cuaderno Rojo literatura-taldeko kidea da.

Scroll to Top