Marta Robles

Marta Robles (Madril, 1963). Lizentziaduna da Informazioaren Zientzietan, kazetaritzaren adarrean, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta hogeita hamar urte daramatza lanbide horretan, mota guztietako hedabideetan. 

Ibilbide profesionala Tiempo aldizkarian hasi zuen, eta geroztik etengabe aritu da kolaboratzen hainbat argitalpenetan, besteak beste, hauetan: Panorama, Man, Woman, Elle, Carácter, Wapa, XL Semanal, Magazine, La Vanguardiakoa, Grazia, La Gaceta de Salamanca eta La Razón.

Telebistan, Canal 10, TVE, Tele 5, Antena 3, Canal 7, Telemadrid, Canal Sur eta Dkiss kateetan egin du lan, mota guztietako informazio- eta kultura-formatuetan, ia beti berak zuzendu eta aurkeztutakoetan.

Irratian, Radio Intercontinental, Cadena Ser, Onda Cero eta EFE Radio irrati-kateetako saioak zuzendu eta aurkeztu ditu, eta kolaboratzen aritu da Punto Radio eta Es Radion.

Fikziozkoak ez diren liburu hauek idatzi ditu: El mundo en mis manos (1991), La dama del PSOE (1992), Los elegidos de la fortuna (1999), El catálogo del Parque Oceanográfico de Valencia (2003), Madrid me Marta (2011), Usted primero (2015), Haz lo que temas (2016), Pasiones carnales de la historia de España (2021) eta Lo que la primavera hace a los cerezos (2022). Eta fikziozkoak diren beste zortzi hauek: Las once caras de María Lisboa (2001), Diario de una cuarentona embarazada (2008), Don Juan (2009), Luisa y los espejos (2013) —eleberriko Fernando Lara saria—, ObscenaA menos de cinco centímetros (2017) —finalista Gijongo eleberri beltzeko Premio Silverio Cañadan—, HNegra (2017), La mala suerte (2018) —finalista Cartagena Negran eta sari berezia Aragón Negron— eta La chica a la que no supiste amar (2020) —narratibako 2019ko saria Castellón Letras del Mediterráneo sariketan—.

Scroll to Top