Santiago Álvarez

Espainiar egilea eta kultura-kudeatzailea, Santiago Álvarez ezaguna da musikako, literaturako… hainbat sorkuntza-proiektutan izan duen inplikazioarengatik, El cuaderno rojo egile-taldeko kidea izanik, besteak beste, Marta Querolekin eta Sebastián Roarekin batera. 

Valencia Negra eleberri beltzari eta kriminalari eskainitako jaialdian, edukien zuzendari aritzen da Álvarez. Xàbia Negra eta Torrent Histórica ere zuzentzen ditu.

Narratiban, genero beltzean hasi zen, 2015ean, La ciudad de la memoria liburua argitaratuta, Valentzian girotutako eleberria. Geroztik, beste izenburu batzuk kaleratu ditu, esate baterako, El jardín de cartón eta Muerdealmas.

Álvarez espezialista da Scrivener izeneko idazketa-programa erabiltzean. Tresna oso eta konplexua da, horren gaineko ikastaroak ematen dizkie beste idazle batzuei eta bera aitzindarietako bat da gai horretan Espainian.

Scroll to Top