Carlos Augusto Casas

Madrilen jaioa 1971n, Carlos Augusto Casas idazlea eta kazetaria da. Azken arlo horretako ibilbidea Diario 16 egunkarian hasi zuen, eta bertan ikerketa-kazetaritzan espezializatu zen. Geroztik, EFE agentziarako eta zenbait telebista-katetarako lan egin du, hala nola Antena3, Cuatro, La Sexta eta Telecinco kateetarako.

Kazetari-lana egiteaz gain, Cuadernos del Laberinto argitaletxean, Estrella Negra eleberri beltzeko eta polizia-eleberriko bildumaren zuzendaria da Casas.

Casasen kontaketak hainbat antologiatan agertu dira, baina 2017an idatzi zuen lehen eleberria, Ya no quedan junglas adonde regresar, zeinarekin eleberri beltzeko Wilkie Collins saria eskuratu zuen. Lau urte geroago, Casasek El Ministerio de la Verdad argitaratu zuen, 2030eko Espainian girotutako thrillerra. La ley del padre (2023) da orain arte idatzi duen azken eleberria.

Scroll to Top