Hovik Keuchkerian

Hovik Keuchkerian (Beirut, 1972) aktore hispano-armeniarra da, lanbide-ibilbidea boxealari moduan hasi zuena (bitan izan zen Espainiako txapeldun pisu astunaren kategorian). Kirol-ibilbidea utzi zuenean, bakarrizketa komikoaren arlora bideratu zituen pausoak eta laster nabarmendu zen. Izan ere, Paramount Comedy kateko komikoen ohiko zerrendaren zati izatera igaro zen. Laster eman zuen atentzioa bere antzezpen-gaitasunarengatik, eta telebistara eta zinemara egin zuen jauzi. Sari ugari jaso du bai film laburretan egin duen lanarengatik, bai parte hartu duen hamalau film luzeetan eta zortzi telesailetan egin duen lanarengatik ere. Azkena aktoreen zerrendako interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra izan da, Donostiako Zinemaldian jasoa 2023an.

Horrez gain, poesiako lau libururen egilea da (azkena Resiliente, Pájaro Sunriseren musika duen liburu-diskoa), eta erregulartasunez aritzen da bikoizketako aktore-lanetan publizitatean, telebistan, non etxe garrantzitsuekin aritu den elkarlanean.

Scroll to Top