JAIALDIA
PAMPLONA NEGRA JAIALDIAREN XiI. EDIZIOA - noir-aren aurpegia
PAMPLONA NEGRA XI. NOIR-AREN AURPEGIA
Hamabi ediziorekin, Pamplona Negra Estatuko jaialdi sendo eta aitortuenetako bat bihurtu da. 2026rako proposamena ausarta da, giza arimaren txoko eta bazter deserosoenak esploratzera eramango baikaitu. Azken batean, gaiztakeriaren aurpegiaz hitz egingo dugu, hainbat gairi helduta eta aztertuta, hala nola begiak arimaren ispilua ote diren, ontasunaren eta txarkeriaren bereizgarriak, eta estereotipoek iradokitzen digutena; eta horretarako egile handiak edukiko ditugu gure artean, delinkuentzian eta kriminologian adituak direnez gain. Begiak egiari zabaltzen lagunduko digute eta, irribarre baten atzean ezkutatzen dena kontatzen digutenean, beldurtzea eragingo digute.
Urtarrilaren 19tik aurrera, gure zentzumenak prestatuko ditugu, pizgarri mordoa jasotzeko. Baluarteko agertokian hainbat egile egongo dira, besteak beste, Roberto Santiago, Alaitz Leceaga, Santiago Díaz, Jon Arretxe, Arturo del Burgo, Javier Holgado, Leticia Sánchez, Luis García Jambrina, Pedro Martí eta Teresa Cardona, egiez eta gezurrez hitz egiteko, engainuez, herri txikiez eta infernu handiez, estereotipoez eta itxura faltsuez.
Krimena taula gainean atalak presentzia handituko du edizio honetan, eta era berean nabarmenduko du jaialdiko leloa, hiltzaile ez-probableei, pertsona desagertuei, arte-lapurreta eta -faltsifikazioei, maulei eta iruzurrei buruzko txostenen bidez. Beste behin ere, gurekin izango dira Nafarroako Foruzaingoko kideak, Poliziaren Gorputz Nazionalekoak eta Guardia Zibilekoak, Jorge Jiménez psikologo eta kriminologo entzutetsuaz gain, eta, lehenbiziko aldiz, Ertzaintzako inspektore bat etorriko da gurera, odolak esaten duena “irakurtzean” espezialista dena.
Eskaintza zinematografikoak lehen mailako hiru izenburu izango ditu, Nafarroako Filmotekak hautatuak, eta horrez gain ibilbide antzeztuak, Tres Reyes hotelean egiten den hitzordu gastronomikoa eta eleberri beltzeko tailerrak egongo dira, non Javier Holgado idazle eta gidoilariak thriller bat idazten irakatsiko digun.
Beste urte batez, Pamplona Negrak toki bat gorde du irakurle gazteenentzat. Oraingo honetan, Roberto Santiagok, Futboleroak saga arrakastatsuaren egileak, topaketa egingo du Lehen Hezkuntzako azken zikloko ikasleekin, Baluarten.
Eta azkenik, Gayarre Antzokiak beste urte batez bat egingo du gure programazioarekin. Urtarrilaren 25ean, igandea, Testigo de cargo antzezlana taularatuko dute bertan, Agatha Christieren lan enblematikoenetako bat, Fernando Bernuések zuzenduta eta Fernando Guillén Cuervo antzezle-zerrendaren buru dela. Lanaren moldaketa Roberto Santiagok egin du.
