Aurora Guerra

Pablo Rivero lizentziaduna da Ikus-entzunezko Komunikazioan, Madrilen jaioa 1980an. Espainiar aktorea da, batez ere ezaguna Cuéntame cómo pasó TVEko telesail luzean Toni Alcántararen rola jokatzeagatik. Ia bi hamarkadako iraupena izan duen telebistako rol horrez gain, Riverok zineman egin du lana —El chocolate del loro (2004), No me pidas que te bese porque te besaré (2008), ¿Qué te juegas? (2019)— eta bai antzerkian ere —Los hijos se han dormido (2012) eta Fausto (2014), besteak beste—.

2017an, debuta egin zuen eleberrigintzan No volveré a tener miedo lanarekin; 90eko hamarkadan girotutako trhrillerra, hain zuzen. Hiru urte geroago, Penitencia kaleratu zuen, genero bereko lana baina joera pertsonalagokoa. Bere ekoizpenari beste izenburu batzuk gehitu zizkion laster, adibidez, Las niñas que soñaban con ser vistas, La cría eta Dulce hogar.

Scroll to Top