Mikel Santiago

Mikel Santiago Portugaleten jaio zen (Bizkaia), 1975ean. Kontaketak eta eleberri laburrak idazten hasi zen, eta bere liburu elektronikoak kaleratzen Interneten, eta haiei esker lortu zuen iTunes, Amazon eta Barnes & Noble plataformen salduenen zerrendetara iristea.

Irlandan eta Amsterdamen bizi izan da, baina egun Bilbon bizi da.

Ediciones B argitaletxeak La última noche en Tremore Beach (2014), El mal camino (2015), El extraño verano de Tom Harvey (2017), La isla de las últimas voces (2018), El mentiroso (2020), En plena noche (2021), Entre los muertos (2022) eta El hijo olvidado (2024) eleberriak kaleratu dizkio, eta bai Cuando llega la noche (2024) kontaketa-liburua ere. Bere lan guztiak Espainiako liburu salduenen zerrendetan goiko postuetara igo dira, hogei bat herrialdetan kaleratu dira eta era berean bereganatu dituzte irakurleak eta literatura-kritikariak. Egun, Mikel Santiago nazioarteko thriller-idazle onenetakotzat jotzen da.

2024an, Netflix plataformak Santiagoren aurreneko eleberria egokitu zuen La última noche en Tremor izeneko sail batean, eta plataforma horretan ikusienetakoen gailurrean, lehen postuan, kokatu zen.

Scroll to Top