Marina Sanmartín
Marina Sanmartín Pla (1977) Valentzian jaio zen, baina Madrilen bizi da. Irakurlea, idazlea, kazetaria eta liburu-saltzailea da, eta bizitza osoa darama liburuei emana, bere pasioa baitira. Egun, Madrilgo Cervantes y Compañia liburu-dendaren bazkide administratzailea eta kudeatzailea da. ‘Las manos tan pequeñas’ lanarekin 2022ko edizioko Valencia Negra jaialdiko eleberri onenaren saria jaso zuen, eta 2023an bere lehenbiziko saiakera kaleratu zuen, ‘Desde el ojo del huracán. Una historia íntima de las librerías’. ‘La doble desaparición de Abril del Pino’ (Salamandra, 2026ko urtarrila) bere eleberri berriena da. Sanmartínek erregulartasunez idazten du fikzio kriminalari buruz ABC Culturalen, eta hainbat komunikabide eta programatan kolaboratzen du, adibidez, SER irrati-kateko La Ventana saioan.

