María Suré
María Suré Salamancan jaio zen, eta Valentziara lekualdatu zen 21 urterekin. Han, Ingenieritza Informatikok ikasketak egin zituen. Egun, softwareko analista eta garatzailea da, ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. 2014ean, bere lehen eleberria idazten haste eta bere ametsak egia bihurtzea erabaki zuen.
El color del perdón bere lehenbiziko eleberria 2015eko irailean kaleratu zen. 2017ko urrian, bere bigarren eleberria, Proyecto B.E.L., finalista izan zen Badajoz Hiriko Eleberri Sariketaren 21. edizioan, eta hilabete horretan bertan argitaratu zen. 2022ko ekainean, Lágrimas de polvo rojo eman zen argitara MAEVA argitaletxearekin. 2023ko apirilean, ordura arteko bere azken eleberria kaleratu zen, Huérfanos de somba, MAEVA NOIR bildumaren barnean. Eleberria Frantziako mendilerrroko herri batean girotuta dago, Salamancan, egileak oso ongi ezagutzen duen kokaleku batean. 2024ko apirilean, berriro ere MAEVA argitaletxearekin, Surek Sueños entre cenizas kaleratu zuen. Hain zuzen, Lágrimas de polvo rojo eleberriko ikertzaile taldeak, oraingo honetan, Valentzian ikasle gazte baten hilketari egingo dio aurre.
