PAMPLONA NEGRA JAIALDIAK BERE KONTAKETA LABURREN II. LITERATURA LEHIAKETA IRAGARRI DU

2023ko urriaren 17a
Nafarroa osoko 14 eta 18 urte arteko ikasle guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan. Kontaketak gaztelaniaz edo euskaraz aurkeztu ahal izango dira.

Pamplona Negra literatura- eta zinema-jaialdiak, 14 eta 18 urte arteko ikasleen artean literatura-sorkuntza sustatu eta laguntzeko xedearekin, Pamplona Negra Kontaketa Laburren II. Literatura Lehiaketa iragarri du, idazle gazteentzat.

14 eta 18 urte arteko ikasle guztiek parte hartu ahal izango dute, matrikulatuta dauden maila gorabehera, eta Nafarroan bizi direnak izango dira. Kontaketak gaztelaniaz edo euskaraz aurkeztu ahal izango dira, eta literaturaren eta irakaskuntzaren arloko pertsona nabarmenek eratutako epaimahai batek baloratuko ditu.

Pamplona Negrak bi sari finkatu ditu, bat kategoria bakoitzeko (gaztelania eta euskara), eta bakoitza 150 euro izango dituen opari-txartel bat izango da. Finalistek Jaialdiko produktuen sorta bat jasoko dute.

Kontaketek gutxienez, 1.000 hitz edukiko dituzte eta, gehienez, 2.000 hitz. Kontaketaren gaia eleberri beltzaren, kriminalaren eta/edo poliziakoaren kidekoa izango da. Lanak jatorrizkoak eta argitaragabeak izango dira, eta ez dira sarituak izango aurretik beste lehiaketa batean. Halaber, ez dira egongo aurkeztuta epaimahaiaren erabakiaren zain dagoen beste lehiaketa batean. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.

Kontaketak izenpetzeko izengoitia erabiliko da, eta Jaialdiaren helbide elektroniko honetara bidaliko dira: . Word formatuan aurkeztuko dira, lanaren izenburua hartu behar duen fitxategi batean, baina ez egilearen izena. Bigarren Word dokumentu batean, PLICA izenburua izango duenean, beharrezkoak diren datu pertsonalak jasoko dira: izen-abizenak, adina, ikastetxea, herria eta telefono-zenbakia. Bi dokumentu horiek mezu elektroniko berberean bidali behar dira.

Jatorrizkoak aurkezteko epea 2023ko abenduaren 4ko 24:00etan amaituko da, eta Epaimahaiaren erabakia Pamplona Negra jaialdiaren X. edizioa egin baino aste bat lehenago jakinaraziko da, 2024ko urtarrilean. Azkenik, sarien banaketa jaialdiaren esparruan bertan egingo da.

Iruñean, 2023ko urriaren 17an

Leyenda fotografía

Scroll to Top