ZINEMA BELTZA. Errudun Faltsua (VOSE). 2026eko urtarrilaren 20a

Errudun Faltsua

(The Wrong Man, AEB, 1956)

 

Iraupena: 105 minutu

PREZIOA: 3€

Egoitza: Baluarte: Ganbera Aretoa

 

 

 

Zuzendaria: Alfred Hitchcock

Gidoia: Maxwell Anderson, Angus MacPhail

Argazkiak: Robert Burks (zuri-beltzean)

Musika: Bernard Herrmann

Antzezleak: Henry Fonda, Vera Miles, Anthony Quale, Harold J. Stone, Nehemiah Persoff, Tuesday Weld

Gutxi gorabeherako iraupena: 105 minutu.

Jatorrizko bertsioa ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin.

Manny jazz-musikaria da, lasai bizi dena New Yorken, Rose emaztearekin eta bi seme-alaba txikiekin. Aseguru-etxe batean, langileetako batek pentsatu du Manny dela bi egun lehenago bertan lapurretan ibili den pertsona eta salatu egin du polizian. Orduan, amesgaizto larria hasiko da beretzat: atxilotu egingo dute eta auzoan gertatutako lapurreta batzuez salatuko dute. Ikaragarriena da lekuko eta froga kalifrafiko guztiek bere erruduntasuna sendotzen dutela.

1953an gertatu zen benetako istorio bat lantzen du filmak, The True Story of Christopher Emmanuel Balestrero (Christopher Emmanuel Balestreroren benetako istorioa) liburuan oinarrituta dago, Maxwell Andersonek idatzia, eta bai Life aldizkarian Herbert Breanek kaleratutako A Case of Identity artikuluan ere.

Luzaroan erabili zuen Hitchcockek film honen ideia buruan, haren gai gogokoenetako bati heltzen baitzion: errudun faltsua (edo ez…).

*Jatorrizko bertsio azpidatzia

  • 00

    days

  • 00

    hours

  • 00

    minutes

  • 00

    seconds

Tags:

Date

Urt 20 2026

Time

20:15

Cost

3,00 €

Location

SALA DE CÁMARA
Category
Scroll to Top