Unai Goikoetxea
Unai Goikoetxea (1974) Bilbon jaio zen eta hor bizi da gaur egun bere emazte eta hiru seme-alabekin. Deustoko Unibertsitatean Soziologia ikasi zuen arren, bere lan-bizitza administrazio publikoen esparrura bideratzea erabaki zuen.
Txikitatik irakurle amorratua izan zen, eta historia, fantasia eta zientzia fikziozko liburuak irensten zituen, generoak bereizi gabe. Urteek aurrera egin ahala, XIX. eta XX. mendeetako klasikoetara zabaldu zuen bere horizonte literarioa. Genero beltzeko eta poliziako eleberrien jarraitzailea, haren eraginak aurki daitezke, besteak beste, Poe Conan Doyle, Hammett, Chandler, Malet, Lemaitre, Kerr, Michael Connelly eta Fred Vargasen orrialdeen artean.
