Teresa Cardona

Teresa Cardona (Teresa Todenhoefer izengoitia) Madrilen sortu zen, 1973an. Artearen Historia ikasi zuen. Bi eleberri beltz kaleratu ditu Frantzian, Eric Todenne izengoitiaren pean, lau eskutara idatzita Eric Damienekin: Un travail à finir eta Terres brûlées (Editions Viviane Hamy-Flammarion). Biek ala biek oinarri historikoa dute, lehenak Aljeriako gerran eta bigarrenak Alsazia Lorrenan, 1870 eta 1945 artean.

Hogeita hamar urtean Alemanian bizi eta gero, Madrilera itzuli zen, eta 2022ko martxoan Los dos lados kaleratu zuen, Karen Blecker eta José Luis Cano guardia zibilen bikotea protagonista duen sail baten aurreneko izenburua, San Lorenzo de El Escorialen girotua. 2022ko urrian sail horretako bigarrena argitaratu zuen, Un bien relativo, Villanúa Rural Noir saria jasotzea ekarri ziona, eta 2023ko irailean, saileko hirugarrena atera zen,  La carne del cisne, hori ere Madrilgo mendilerroan girotua. 2024ko maiatzean, Terres brûlées eleberriaren gaztelaniazko itzulpena atera zen, Tierra quemada izenburupean. 2025eko maiatzean, A la vista de todos eman zuen argitara, berriro ere Blecker-Cano bikotearekin eta San Lorenzon girotuta. Eleberri guztiak Siruela argitaletxeak kaleratu ditu. 

Madrilen bizi da, ezkonduta dago eta lau-seme alaba ditu.

Scroll to Top