Susana López Rubio
Gidoilaria eta idazlea da, eta ibilbide profesional luzea du ikus-entzunezkoen arloan.
Telebistako gidoilari-lanetan hogei urteko esperientzia du, eta hainbat telesailetako kapituluak idatzi ditu, hala nola “Policías: en el Corazón de Calle”, “Hospital Central”, “La Chica de Ayer”, “Física o Química” eta “Alba” telesailetakoak.
“El Tiempo entre costuras” sail laburraren telebistarako moldaketaren arduraduna da eta “Acacias 38” telesailaren sortzailekidea. Bere azken lanak izan dira “La Templanza” moldatzea Amazon Prime Videorako, eta “Entretierras” eta “Perdiendo el Juicio”, Atresplayerrerako.

