Roberto Santiago

Roberto Santiago idazlea, gidoilaria, dramagilea eta zinema-zuzendaria da. 2023ko ekainean, helduentzat idatzi duen azken eleberria kaleratu zuen, La rebelión de los buenos, zeinak Fernando Lara eleberrigintzako saria jaso duen.

Beste eleberri batzuen artean, Futboleroak (Editorial SM) bilduma idatzi du, zeina azken urteetan Espainiako haur-literaturako saga salduena bihurtu den gure herrialdean, lau milioi ale baino gehiago salduta; eta bai Los Forasteros del Tiempo ere. Azken horrek ere bereganatu ditu irakurleak, milioi bat liburu baino gehiago salduta. Bere azken bildumak Los Once, Las Princesas Rebeldes eta Los Gamers Piratas (Editorial Planeta) dira, Superhéroes de Roberto Santiago zigilupean kaleratuak. Hamabost hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli dira bere liburuak.

Besteak beste, El penalti más largo del mundo (gidoi onenaren Goya saria jasotzeko izendatua), El club de los suicidasAl final del camino filmak eta El sueño de Iván nazioarteko koprodukzioa idatzi eta zuzendu ditu. Ruleta bere filma Cannesko Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen Espainiako lehen film laburra izan zen. Ocho apellidos vascosEl otro lado de la cama eta David Mameten Perversiones sexuales en Chicago lanen antzerkirako moldaketak ere idatzi ditu. Madrilgo Teatro Espainolen El lunar de Lady Chatterley bere testua estreinatu zuen, eta Teatro Galileo/QSFn, El bar prodigioso lana.

Zenbait telesailetan parte hartu du, esate baterako, Ana Tramel izenekoan (TVE). Zehazki, haren sortzailea eta gidoilaria da, eta bere lehen eleberri beltzean, Ana eleberrian (Planeta), oinarrituta dago, hura ere Italian, Frantzian, Polonian, Txekiar Errepublikan eta beste lurralde batzuetan argitara emana.

Scroll to Top