Peru Cámara
Peru Camarak (Santurtzi, 1978ko martxoaren 1a) Nerbioi itsasadarraren ezkerraldeko semetzat du bere burua. Ikasle kaskarra izan zen, eta leihotik begira ematen zituen orduak, irudimenezko munduetan murgilduta. Bere kuadrilla, zinema eta literatura izan ziren bere salbazioa. Betidanik asko gustatu zaie irakurtzea, eta asko gozatu dute filmak eta liburuak komentatzen. Istorio horien atzean zegoenak sortzen zion jakin-minari esker, neurri handi batean, Arte Ederrak ikastea erabaki zuen, ikus-entzunezkoen espezialitatean; planoaren atzean zegoena ulertzera iritsi nahi zuen.
Telebistan lan egin zuen urte batzuetan, eta bigarren hezkuntzako ikasleekin egindako hezkuntza proiektu bati esker jakin zuen irakaskuntza zela bere beste pasio handia.
Eskandinaviako nobela beltza merkatu editorialean sartzeak irakurtzeko grina itzuli zion, eta hiritik mugitu eta Donostiara bizitzera joateak Galerna asmatzera eraman zuen, ekaitz gau batean gertatzen den thrillerra. Gero Cordelia etorri zen, bere bigarren zatia.
