Pedro Martí
Pedro Martí (Almansa, 1988) diplomaduna da irakasle-ikasketetan, ingelesean espezializatua, eta Giralt inspektorea protagonista duten eleberrien bilogiaren egilea: La pieza invisible eta Donde lloran los demonios (Ediciones Dokusou). Azken hori finalista izan zen Cartagena Negra sariketaren III. edizioan eta bai El búho entre libros blogak 2018an Espainiako eleberri beltz onenari emandako sariaren irabazlea ere. Hizlari eta moderatzaile moduan parte hartu du Cartagena Negra, Alblackcete eta Castelló Negre jaialdien zenbait ediziotan, eta bai Murtziako Unibertsitateko Kriminologia Fakultatean zinemari eta literaturari buruz egindako ziklo batzuetan ere. Astero kolaboratzen du Metropolitan Radio irrati-kateko «El día menos pensado» irratsaioan, bere literatura-gomendioak eginez. La mala hija (Destino, 2025) da idatzi berri duen eleberria, anbiziotsuena.

