Paul Pen
Paul Pen idazlea, kazetaria eta gidoilaria da. Bere lehen eleberriak, El aviso, 2011ko Fnac Talentu Berria titulua eman zion, hainbat hizkuntzatara itzuli zen eta 2018an eraman zuten zinemara. Horrez gain, beste bost eleberri idatzi ditu: El brillante de las luciérnagas, La casa entre los cactus eta Un matrimonio perfecto (Penguin Random Housek argitaratuak) eta La metamorfosis infinita eta A un lado de la carretera (Harper Collins Ibérica).
Ingelesera itzulitako bere lanak Amazonen zerrendako gorenera iritsi dira Estatu Batuetan, saldutako 200.000 aleak gaindituz. 2022an iritsi zen pantailetara La casa entre los cactus filmaren zinemarako egokitzapena, berak egindako gidoiarekin, eta Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten.
Gidoilari gisa, Sergio G. Sanchezek sortutako Alma telesailean, Netflixena, ere aritu da Pen.
