Noelia Lorenzo
Noelia Lorenzo Pino (Irun, 1978) mozketa eta jantzigintza-prestakuntza irakaslea da. Bere ibilbide profesionala modaren munduari lotuta dago, 2013an bere lehen eleberria, Chamusquina, argitaratu zuen arte. Bi urte geroago, La sirena roja (Erein, 2015) argitaratu zuen, non Chassereau-Macua ertzain-bikotea aurkeztu zigun, beste lau eleberriren protagonista: La chica olvidada (Erein, 2016), Corazones negros (Erein, 2018), La estrella de quince puntas (Erein, 2020) eta Animales heridos (Travel Bug, 2021).
Corazones negros eleberri beltz onenaren Cubelles Noir saria irabazi zuen, eta Animales heridos, Alicante Noir saria. Tenerife Noir jaialdian eta Salamanca Negran ere finalista izan da Noelia bere lanekin, baita Novelpol saria, Tormo negro saria, Euskadi Literatura saria eta Gijongo Aste Beltzean banatzen den Dashiell Hammett entzutetsua ere.
2024an, Los lobos de Urrun izeneko fikzio soinuduna argitaratu zuen Audiblerentzat, eta hilabete luzez egon zen entzuleen top-ean.
Nobela beltzaz gain, haur literatura ere idazten du. Euskaraz idatzitako lau ipuin argitaratu ditu Ane eta Moon bilduman.
