Luis García Jambrina
Luis García Jambrina doktorea da Filologia Hispanikoan, eta Telebistarako eta Zinemarako Fikziozko Gidoiaren masterra du. Espainiako Literaturako irakasle titularra da Salamancako Unibertsitatean, Cuadernos de la Cátedra Miguel de Unamuno aldizkariaren zuzendaria, eta, 1999az geroztik, Verinesen egiten den Espainiako letretako idazleen eta kritikarien topaketen zuzendaria. Eleberrigile gisa, El manuscrito de piedra (2008) lanak eman zuen ezagutzera, eta harekin Premio Internacional de Novela Histórica Ciudad de Zaragoza saria eskuratu zuen. Fernando de Rojasi buruzko sail arrakastatsu baten hasiera izan zen, eta sail horretakoak dira, era berean: El manuscrito de nieve, El manuscrito de fuego, El manuscrito de aire, El manuscrito de barro, El manuscrito de niebla eta El manuscrito de sangre. Halaber, Muertos S.A. (2005; 2021) kontaketa-liburua eta En tierra de lobos (2013), La sombra de otro (2014) eleberriak, Miguel de Cervantesi buruzkoak, eta Así en la guerra como en la paz (2023), El primer caso de Unamuno (2024) eta El último caso de Unamuno (2026) kaleratu ditu. Manuel Menchónekin batera, La doble muerte de Unamuno (2021) saiakeraren egilea da.

