Laura Balagué

Laura Balagué Bartzelonan jaio zen, nahiz eta bizitzaren zati handiena Donostian eman duen. Lehen mailako arretako erizain-lana idaztearekin batera gauzatu du. Egun erretiroa hartuta dago. Aurreneko eleberria 2008an eman zuen argitara, Vestidos de novia, 1960ko hamarkadako Bartzelonako joskintza-lantegi batean girotuta. 2015ean, eleberri beltzeko La Trama saria irabazi zuen Aragón Negro jaialdian Las pequeñas mentiras lanarekin. Protagonista berberarekin, Carmen Arreguirekin, Muerte entre las estrellas kaleratu zuen 2018an, En el otro bolsillo 2020an, Una investigación laica 2022an eta Limpiezas traumáticas 2025ean. Haurrentzako eleberri bat ere kaleratu du, La casa inquieta, eta kontaketen zenbait liburutan egilekidea izan da.

Scroll to Top