Santiago Díaz

Santiago Díaz (Madril, 1971) telebistako eta zinemako gidoilaria da, hogeita bost urteko ibilbidea du eta ia seiehun gidoi idatzita. 2018an argitaratu zuen aurreneko eleberria, Talión, eta 2019an Morella Negra saria eta Benjamín de Tudela saria irabazi zituen. 2021ean El buen padre kaleratu zuen, Indira Ramos inspektorea protagonista duen trilogiaren lehen emanaldia, zenbait hizkuntzatara itzulia, eta ondoren etorri ziren Las otras niñas (2022) eta Indira (2023), 2023ko Alicante Noir sariaren irabazlea. Gazte-literatura ere arrakastaz landu du, eta 2021ean gazte-narratibako Jaén saria lortu zuen Taurus: Salvar la tierra lanarekin. Los nueve reinos (Alfaguara, 2024) idatzi eta gero, joera historikoko bere aurreneko eleberria, Kanarietan girotua eta aho batez goraipatua prentsak eta kritikariek, genero beltzera itzuli da Jotadé protagonistarekin, sail berri eta sutsu bati hasiera emanez. 

Scroll to Top