Jon Arretxe

Arretxe Basaurin jaio zen (Bizkaia), 1963an, eta Arbizun bizi da (Nafarroa) 2004az geroztik. Doktorea da Euskal Filologian, lizentziaduna Gorputz Hezkuntzan, eta Gasteiz eta Bilboko kontserbatorioetan Kantuko eta Pianoko ikasketak osatu ditu. Egile polifazetiko honek literatura-sorkuntza du ogibide, baina bere liburuei eta munduan zeharko bidaiei buruzko hitzaldiak ere egiten ditu, eta, gainera, opera-abeslari aritu izan da. Hogeita hamar lan baino gehiago idatzi ditu, eta haien artean nabarmendu behar dira bidaia-literatura (Tubabu, 7 kolore, Oroituz…), haur-literatura (Harresi handirantz, Beti iparralderantz, Lurraren taupadak…) eta eleberri beltza. Azken genero horretakoak dira Xahmaran, Tangerko ametsak eta Toure detektibe-igarlearen saga. Saga horrek hamaika izenburu ditu eta EITB, RTVE eta Netflixen eskuragarri dagoen “Detective Touré” telesailean ikus daitezke.

Scroll to Top