Eduardo Fernán López
Eduardo Fernán-López (Villalpando, Zamora), 1985. Doktorea da Historia Garaikidean eta lizentziaduna Artearen Historian. Ohiko kolaboratzailea da Zenda eta Qué Leer argitalpenetan.
La dentellada (2021) bere lehen eleberriak Morella Negra jaialdiaren VI. edizioko Tuber Melanosporum saria eskuratu zuen, eta finalista izan zen Paco Camarasa sariketaren II. edizioan, Cartagena Negra jaialdiaren IV. edizioko Icue Negro sarian eta 2021eko narratibako Ojo Crítiko sarian. El balanceo del Alacrán eleberriarekin (Destino, 2025) thriller atmosferiko batean murgildu gaitu, Galiziako itsasertza protagonista duela.

