XII edizioa - 2026
Nabarmenduak
Une nabarmenak Pamplona Negra Literatura eta Zinema Jaialdiaren XII. edizioan.
Krimena Eszenara
Crimen a Escena atalak presentzia handiagoa izango du aurtengo edizioan. Jaialdiaren leman ere sakonduko da, hiltzaile ez-ustean ager daitezkeenak, desagertutako pertsonak, arte-lapurretak eta faltsutzeak, iruzurrak eta engainuak jorratuko dituzten hitzaldien bidez. Beste behin ere gurekin izango ditugu Nafarroako Foruzaingoko kideak, Polizia Nazionalekoak eta Guardia Zibilekoak, baita Jorge Jiménez psikologo eta kriminologo ospetsua ere. Eta lehen aldiz, odolak “esaten duena” irakurtzen espezializatutako Ertzaintzako ikertzaile baten presentzia izango dugu.
Zuzeneko podcast-a
Aurtengo Crimen a escena atalak saio berezi bat eta berrikuntza bat iragartzen ditu bere egitarauan. Lehen aldiz, Baluartek estatu mailan entzule gehien dituen krimen-podcastetako baten zuzeneko grabazioa hartuko du. Elena en el país de los horrores saioaren zuzendaria, Elena Merino, oholtza gainera igoko da kriminologo nabarmen Paz Velasco de la Fuente elkarrizketatzeko.
Zinema beltza
Nafarroako Filmotekak lehen mailako hiru film eskainiko ditu: Arsénico por compasión (Frank Capra, 1944); Falso Culpable (Alfred Hitchcock, 1956); eta amaitzeko, Sospechosos habituales (Bryan Singer, 1995).
Lantegiak
XII. edizio honen baitan, espero zen Nobela Beltzaren Tailerra eskainiko da. «Nola idatzi thriller bat» izenburua duen ikastaroa, Javier Holgadok gidatuko du, literatur eta ikus-entzunezko panoraman erreferente den idazle eta gidoigile ezaguna. Berak hartuko du parte-hartzaileei thriller eraginkor bat egituratzeko eta garatzeko oinarrizko gakoak eta teknikak irakasteko ardura.

Pamplona Negra XII
EL ROSTRO DEL NOIR
Hamabi ediziorekin, Pamplona Negra Estatuko jaialdi sendo eta aitortuenetako bat bihurtu da. 2026rako proposamena ausarta da, giza arimaren txoko eta bazter deserosoenak esploratzera eramango baikaitu. Azken batean, gaiztakeriaren aurpegiaz hitz egingo dugu, hainbat gairi helduta eta aztertuta, hala nola begiak arimaren ispilua ote diren, ontasunaren eta txarkeriaren bereizgarriak, eta estereotipoek iradokitzen digutena; eta horretarako egile handiak edukiko ditugu gure artean, delinkuentzian eta kriminologian adituak direnez gain. Begiak egiari zabaltzen lagunduko digute eta, irribarre baten atzean ezkutatzen dena kontatzen digutenean, beldurtzea eragingo digute.
Albisteak Pamplona Negra XII Edizioa
Pamplona Negra Jaialdiak ‘Noir-aren aurpegia’ aztertuko du 2026ko urtarrilaren 19tik 24ra egingo den XII. edizioan
Hamaikagarren edizioan, literatura eta zinema beltzaren jaialdiak gora egiten du jarduera, erakunde laguntzaile, egile gonbidatu eta publiko objektiboaren kopuruan.
Pamplona Negra jaialdiaren XII. edizioa hartuko duten egoitzak
EGOITZA NAGUSIA
BALUARTE
- Nafarroako Batzar Jauregia eta Auditoriuma
- Mintzaldiak, batzarrak, mahai-inguruak, zinema, lantegiak, erakusketak, Krimena taula gainean. Liburuak saltzeko gunea eta erakusketak.

