noscript-img

SAILETARA

Krimena taula gainean

MAIATZAK 24 KRIMENA TAULA GAINEAN: “Destripando a Jack” JUAN MARI BARASORDA ETA MARTÍN OLMOS, NUP-EKO ANTZERKI-TALDEAREN LAGUNTZAREKIN 05/24 19:30etik 20:30era Aktore-talde batek Jack Errai-ateratzaileren krimenetako bat antzeztuko du agertoki gainean. Gero, susmagarrien galdeketa izango dugu. Denak al dira esaten dutenak? MAIATZAK 25 KRIMENA TAULA GAINEAN: “La firma del asesino” JOSÉ MONTENEGRO POLIZIA NAZIONALEKO INSPEKTOREA 05/25 19:05etik 20:00etara José Montenegro inspektore, kriminologo eta aditu grafologoak ustez Jack Errai-ateratzaileak tinta moduan giza odola erabilita idatzi zuen gutun bakarraren grafia aztertuko du. Gero, pertsona baten idazkerak gordetzen dituen sekretuetako batzuk kontatuko dizkigu eta zuzenean aztertuko du bertaratutakoetako baten sinadura. MAIATZAK 26 KRIMENA TAULA GAINEAN: “Cómo ser Sherlock Holmes” DANIEL TUBAU 05/26 19:05etik 20:00etara Idazle, telebistako zuzendari eta gidoilari, eta, besteak beste, No tan elemental. Cómo ser Sherlock Holmes, liburuaren egileak detektibe bereziaren “magia” utziko du agerian eta erronka joko die gure buruei, detektibeak aurrez aurre izan zituen misterio, itxura batean, ulergaitzetako batzuk argitzeko. MAIATZAK 27 KRIMENA TAULA GAINEAN: “Más allá de la mirada” GUARDIA ZIBILEKO POLIZIA JUDIZIALAREN UNITATEA 05/27 19:05etik 20:00etara Guardia Zibilak krimen baten eszena aztertzeko unitate berezi bat du, eta unitate horretan oso espezializatuta dauden langileak aritzen dira, beste batzuk ikusteko gai ez diren gauzak ikusten dituztenak. Irtenbiderik gabekoak zirela uste ziren krimenak argitu dituzte. Baluarteko agertokian, benetako kasu sinestezin baten ikerketa erreproduzituko dute. MAIATZAK 28 KRIMENA TAULA GAINEAN: “La tarde de… Félix Linares” FÉLIX LINARES 05/28 19:05etik 20:00etara Félix Linares kazetari eta kritikari literario eta zinematografikoak zuzenean aurkeztuko du bere programa enblematikoetako bat, La noche de, Pamplona Negra jaialdirako bereziki egina, film, sail eta aktore britainiarrekin.

Lantegia

Aurtengo programatutako lantegiek genero beltzaren literatura-sorkuntzarako espazio berriei helduko diete. Alde batetik, Kerman Arzalluzek, “Mikrofikzioa eta umore beltza: krimenen artean” izeneko tailerra emango du. Maiatzaren 24an, astelehena, saioa euskaraz izango da, eta 27an, osteguna, gaztelaniaz. Jarraian, asteartean, Manu Marlasca kazetaria “Engañar desde la verdad. Cómo se escribe un true crimen” izenburuko eskola magistrala emateaz arduratuko da. Eta asteazkenean, maiatzak 26, José Luis Ibáñez idazleak “Cómo perfilar un buen detective” tailerra zuzenduko du.

Mintzaldiak

Idazle bat ezagutzeko modurik onena berarekin hitz egitea da, galdetzea zerk inspiratzen duen, nola lan egiten duen, zer gustatzen zaion irakurtzea eta zer gorroto duen. Zazpigarren edizio honetan, Baluarteko agertokiak bi une oso berezi hartuko ditu. Alde batetik, Elia Barceló idazleak bere lanaz, ibilbideaz eta inspirazioaz hitz egingo du Laura Pérez de Larraya egilearekin. Maiatzaren 28an izango da, ostirala. Hurrengo egunean, amaiera bikaina emateko, Susana Rodríguez Lezaun jaialdiaren zuzendaria Manel Loureiro eta Mónica Rouanetekin kafe bat hartzera eseriko da. Gau-jaialdiko musika Jazzy Leapen kontua izango da. Inork galdu beharko ez lukeen luxua, beraz.

Zinema

Zinemak bat egingo du genero beltzaren jaiarekin bi emanaldiren bidez. Emanaldi horiek, edizio honetan, protagonista argi bat dute: Britainia Handia. Alberto Cañada Nafarroako Filmotekaren zuzendariak hautatu ditu filmak, eta bera izango da Baluarteko agertokiaren gainean film hauek aurkeztearen arduraduna: Verde es el peligro (Green for Danger, Sidney Gilliat, 1946) eta Brighton Rock (John Boulting, 1948). Hartara, joan den urtarrilean hasi genuen programazio zinematografikoa osatu egingo da.

GASTRONOMIA

ERAKUSKETA: Espacio de firmas SINADURETARAKO TARTEA

Desde el lunes 25 hasta el viernes 28 en el Hall de Baluarte.

USO OBLIGATORIO DE MASCARILLA

ERAKUSKETA: Talleres de creación literaria. JARDUERAK LIBURUTEGIETAN:

Desde el 31 de mayo hasta el 4 de junio en la Biblioteca de Navarra a cargo de Carlos Bassas.

ERAKUSKETA: IRAKURKETA Club de lectura

El 27 de mayo con Mikel Santiago y el 28 de mayo con Elia Barceló, en la Biblioteca de Navarra.

ERAKUSKETA: Charlas en las Bibliotecas BILERAK LIBURUTEGIETAN

Del 31 de mayo al 4 junio a cargo de escritores navarros de novela negra.

Realidad virtual para jóvenes.

BABESLEAK

SUSTATZAILEA:

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: