noscript-img

Ana Ballabriga Navarro

Ana Ballabriga Navarro (1977 Candasnos, Huesca) Cartagenan (Murtzia) bizi da eta lan egiten du. Eleberri beltzeko idazlea da, aitzindarietako bat autopublikazio digitalean. Psikologia ikasi zuen Valentzian, eta bertan ezagutu zuen David Zaplana. Geroztik, harekin partekatzen du bizitza eta lana, ikus-entzunezkoen eta literaturaren arloetan.
2006an, bere produkzio-etxea sortu zuen Zaplanarekin batera, A la Deriva, eta harekin zenbait sari lortu ditu, film laburretan egindako ikus-entzunezko lanengatik. Literaturaren alorrean, eleberrigile moduan, Tras el sol de Cartagena (2007) lanarekin egin zuten debuta. Murtziako hirian girotuta dagoen maitasun-, abentura- eta misterio-kontaketa da. Gero, Ningún escocés verdadero, Morbo gótico, La paradoja del bibliotecario ciego, Soy Rose Black, La profecía del desierto eta El deseo eterno etorri ziren, eta azken horrekin eleberri beltzeko Auguste Dupin saria lortu dute.
David Zaplanarekin batera, 2016an, Ningún escocés verdadero eleberriak literaturako Amazon Storyteller saria lortzea ekarri zion, eta eleberri beltzeko Distrito 93 lehiaketa eta Cartagenako Udaleko Kontaketa Erotikoko IV. Sariketa irabazi dituzte.

BABESLEAK

SUSTATZAILEA:

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

Honako hauen babesarekin