noscript-img

Carlos Zanón

Carlos Zanón (Bartzelona, 1966) poeta, eleberrigilea, gidoilaria, artikulugilea eta literatura-kritikaria da. Eleberri beltza idazten aritzeak ekarri dio bere lanak, adibidez, Vázquez Montalbánen eta Jim Thompsonen lanekin ahaidetzea. Zuzenbidea ikasi zuen, eta horretan aritu da urte ugarian. Literatura-ibilbidea poesiako sariak lortuz hasi zuen, besteak beste, Irun Hiria saria. Zinemak pizten dion interesari jarraituta, film laburren zenbait gidoi idatzi zituen, musikaren arloan Alicia Golpea taldearekin zortea probatu aurretik. Aldizkari batzuetan kolaboratzaile aritu da, adibidez, Ajoblanco aldizkarian, eta Avui egunkarian, literatura-kritikari arituz, eta musikaren historiari buruzko saiakera batzuk kaleratu ditu. Azken urteetan, poesia eta eleberri beltza eman du argitara, eta azken horrekin arrakasta handia lortu du Espainiako letren alorrean. No llames a casa, Yo fui Johnny Thunders, Tarde, mal y nunca eta Problemas de identidad (Pepe Carvalho berpiztea ekarri zuen) lanak zenbait hizkuntzatara itzuli dira, eta sari batzuk eskuratzea ekarri diote, esate baterako, Valencia Negra, Silverio Cañada eta Brigada 21 sariak.

BABESLEAK

SUSTATZAILEA:

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

Honako hauen babesarekin