noscript-img

Massimo Carlotto

Massimo Carlotto Paduan jaio zen, 1956an. Oso gaztetatik Lotta Continua ezkerreko eta parlamentuz kanpoko taldeko kide egin zen, eta ia hogei urte zituenean neska gazte ikasle bat hiltzeaz salatu zuten. Delitu horrengatik hemezortzi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, eta Italiako Errepublikako lehendakari Oscar Luigi Scalfarok absolbitu egin zuen, Mexikon erbestean zegoela atxilotu zutenean eta iritzi publikoaren presioarengatik. Edonola ere, garai hartarako Carlottok sistema judizial ustel baten torturak eta tratu txarra pairatuak zituen, eta geroztik hura salatzen aritu da.
Idazlea, dramaturgoa eta gidoilaria da, eta, liburu askoren artean, Marco Buratti ikertzaile pribatua, Caimán ezizenez, protagonista duen eleberri beltzeko sailaren egilea da. Bere esperientzian oinarrituta, idazlanen bidez Italiako gizartearen zaurian piko egiten du Carlottok.

BABESLEAK

SUSTATZAILEA:

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

Honako hauen babesarekin