noscript-img

Arantza Portabales Santomé

Arantza Portabales Santomé (Donostia, 1973) lizentziaduna da Zuzenbidean, Santiago de Compostelako Unibertsitatean, eta Galiziako Xuntako Finantzen Eskala Nagusiko funtzionarioa. 2013an hasi zen idazle-lanetan, mikrofikzioaren bidez. Hainbat liburu kolektibotan parte hartu ondoren, besteak beste, 40 plumas y pico, Las palabras contadas, Lecturas d'Espagne, Purorrelato de Casa África, Escribo 3, Microvuelos eta Cincuentos liburuetan, 2015ean mikroipuinen lehen liburua eman zuen argitara, A Celeste la compré en un rastrillo, eta bai lehen eleberria ere galegoz, Sobrevivindo. Azken horrek La Voz de Galicia egunkariaren Emanaldikako Nobelaren XV. Sariketa irabazi zuen. 2017an, Circular C1: Cuatro Caminos-Embajadores kontaketak UNED unibertsitateko Narrazio Laburraren Saria lortu zuen. Bere bigarren eleberria, Deje su mensaje después de la señal, antzezlan arrakastatsu bihurtu da. Belleza roja (Lumen, 2019) lanak Abad eta Barroso poliziakideak protagonista dituen saila hasi zuen, eta La vida secreta de Úrsula Bas lanean jarraitzen du.

BABESLEAK

SUSTATZAILEA:

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

Honako hauen babesarekin