noscript-img

Marcello Fois

Marcello Fois (Nuoro, 1960) idazle, dramaturgo eta gidoilari italiarra da, Sardiniako Literatura Berria esaten zaionaren aitatzat joa. Giulio Angioni eta Giorgio Todderekin batera, literaturako L’Isoladelle Storie jaialdi entzutetsua sortu zuen, Gavoin, Sardinian, eta geroztik zuzendu egiten du. Idatzi dituen lanen artean, Siempre caro (1998), Dura madre (2002) eta sari ugari eskuratu duen Memoria del vacío lana (Hoja de Lata, 2014) nabarmendu behar dira, Espainian kaleratutako Italiako liburu onenaren saria lortua 2014an. Chironi familiaren gaineko trilogia, Estirpe (2009), El tiempo de en medio (2012) eta Luz perfecta (2015) aleek osatua, finalista izan da Campiello eta Strega sariketetan, eta sari ugariren merezidun, adibidez, Città di Vigevano (2009), Frontino Montefeltro (2010), Cassieri (2016) eta Mondello (2016) sariena. 2017ko ekainean, Kataluniako liburu-saltzaileek Estirpe lanari beren aitortza preziatuena eman zioten, Llibreter saria urteko liburu onenari, beste hizkuntza batzuen kategorian. Foisen eleberriak hogei hizkuntzatara itzuli izan dira.

BABESLEAK

SUSTATZAILEA:

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

Honako hauen babesarekin