noscript-img

Carlos Augusto Casas

Carlos Augusto Casasek (Madril, 1971) Diario 16 egunkarian hasi zuen kazetari-ibilbidea. EFE agentzian lan egin du, eta ikerketako kazetari aritu da TVE, Antena3, Cuatro y Tele5 kateetan. Egun, batera aritzen da kazetaritzan eta Editorial Cuadernos del Laberinto argitaletxeko Estrella Negra eleberri beltzeko eta polizia-eleberriko bildumaren zuzendaritza-lanetan. Genero beltzeko kontaketen antologia ugaritan parte hartu du. 2017an, Ya no quedan junglas adonde regresar eman zuen argitara, eta haren bidez 2018ko Premio Ciudad de Santa Cruz (Tenerife Noir) saria, eleberri beltzeko Wilkie Collins saria, 2018ko Novepol saria, 2018ko Morella Trufa Negra saria eta Tormo Sangriento Ciudad de Cuenca saria irabazi zituen. Izendatuta egon zen “Pata Negra” sarirako 2017ko eleberri onena izateagatik, Gijóngo Aste Beltzeko 2018ko Silverio Cañada sarirako, eta finalista izan zen Black Mountain Bossòst sarirako, 2017ko eleberri beltz onena izateagatik.

2021ean El ministerio de la verdad kaleratu du, arrakasta handia izaten ari den thrillerra.

BABESLEAK

SUSTATZAILEA:

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

Honako hauen babesarekin