noscript-img

Julián Ibáñez

Julián Ibáñez (Santander, 1940) idazlea eta gidoilaria da. Zientziak ikasi zituen Valladolideko Unibertsitatean, baina istorioak kontatzeko zaletasunak laster eraman zuen gidoigintzako ikasketak egitera Madrilgo Zinema Eskola Ofizialean. Espainiako eleberri beltzaren aitzindaritzat joa, 1980an idatzi zuen lehen eleberria. Geroztik, Espainiako literatura beltzaren barnean ohorezko lekua lortu du Ibáñezek, besteak beste, No des la espalda a la paloma, La miel y el cuchillo eta El baile ha terminado eleberriei esker. Gazteentzako atalean, baina betiere detektibe-generoaren barnean, Los gorilas no bromean con la corbata eta El invierno oscuro nabarmendu behar dira. Bere ibilbidean hainbat sari eskuratu ditu, adibidez, Moriarty, L'H Confidencial eta Corpus Barga sariak.

Dudarik gabe, Espainiako eleberri beltzaren historian estilo gehien duen eta originaletakoa den egilea da Julián Ibáñez. Lan berri bakoitzaren bidez, noirrak izan behar duenaren irakaspena ematen duen klasikoa da: erritmoa, irudimena, dibertsioa eta nortasuna.

BABESLEAK

SUSTATZAILEA:

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

Honako hauen babesarekin