noscript-img

Paz Velasco de la Fuente

Valladolid (1968). Kriminologoa eta legelaria da, espezialista nortasun psikopatikoan eta indarkeriazko delituetan. Masterra du dokumentoskopian, grafistikan eta dokumentuen faltsutasunean. Irakaslea da Kriminologiako eta Segurtasunaren Zientzietako graduan, Valentziako Nazioarteko Unibertsitatean, eta bertan, gainera, eskolak ematen ditu beste bi masterretan. criminal-mente.es izeneko bere blogak lehen saiakera lana ekarri zion: Criminal-mente: la criminología como ciencia, Arielek kaleratua. Eta kriminologiarako eta dibulgaziorako pasiotik, era berean, Criminal-mente izeneko podcasta sortu zen, Podimo plataforman entzun daitekeena. Kriminologiako eta Zientzia Forentseetako Espainiako Elkartearen lehendakariordea da, eta hainbat hedabidetan aritzen da kolaboratzaile, adibidez, Si amanece nos vamos saioan, Ser katean, El Taquígrafo egunkari digitalean eta Iker Jiménenek zuzentzen duen Horizontes telebistako saioan. Nazioarteko hizlaria ere bada.

BABESLEAK

SUSTATZAILEA:

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

Honako hauen babesarekin