noscript-img

Santiago Díaz Cortés

Santiago Díaz Cortés Madrilen jaio zen, 1971n. Bost urtean Antena3 telebistako Fikzio sailean lanean aritu zen, edukien delegatu lanetan, besteak beste, Compañeros, Un paso adelante, Aquí no hay quien viva eta Código Fuego telesailetarako, eta ondoren gidoiak idazteari eman zitzaion erabat. Hogei urtetik gorako ibilbidean, hainbat produkzio-etxerentzat lan egin du eta, sari ugari eskuratuta, aitortza izan duten telesail arrakastatsu ugaritan (Hermanas, El pasado es mañana, 7 días al desnudo, Yo soy Bea, El don de Alba, El secreto de Puente Viejo...). Telebistan eman diren bostehun gidoi inguru idatzi ditu.
Talión (2018), El buen padre (2021), Taurus, salvar la tierra (2021, gazte-eleberria) eta Las otras niñas (2022) eman ditu argitara.

BABESLEAK

SUSTATZAILEA:

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

Honako hauen babesarekin