noscript-img

PARTE-HARTZAILEAK

Kerman Arzalluz

Kerman Arzalluz (Donostia, 1972) lizentziaduna da Kazetaritzan eta Nazioarteko Harremanen masterra du, biak ala biak Euskal Herriko Unibertsitatean eskuratuta. La lluvia horizontal (Arte Activo, 2017) kaleratu du, kontaketen bilduma bat, eta bai Crímenes ideales (El Desvelo, 2019) ere, mikrofikziozko liburu bat, non Max Auben Crímenes ejemplares lanaren berrikusketa garaikidea eta urbanoa egiten duen. Luke literaturako eta arte garaikideko online aldizkariko kolaboratzailea izan zen 2011ko maiatzetik 2018aren amaieran desagertu zen arte. Txostengilea da literatura-sorkuntzako ikastaroetan, Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalean (UNED) eta Deustuko Unibertsitateko Kultura Arloan. Halaber, kolaboratzailea da Donostilandia kultura-webgunean. Egun, bere lehen eleberrian lan egiten ari da, eta behin-behineko izenburua Las tres vidas de K du eleberri horrek.

Juan Mari Barasorda

Juan Mari Barasorda kolaboratzen aritzen da genero beltzari eta kriminalari eskainitako aldizkari digitaletan, hala nola La Balacera eta Calibre .38 izenekoetan, non polizia-literaturaren aldeko pasioa jasotzen duen, edo literatura-ikerketetan. Era berean, Bizkaiko Plentzia herrian egiten diren Bruma Negra genero beltzari eta polizia-generoari buruzko topaketen koordinatzailea da. Are gehiago, 2015ean jaialdia berreskuratzearen “erruduna” izan zen, hogeita bi urtean egin gabe egon eta gero, Plentziako Udalaren eta Calibre .38 aldizkariko taldearen laguntzari esker. Hitzaurreak idazten aritzen da D’Epoca argitaletxean —Misterios de época lanaren hitzaurreak idatzi ditu— eta Cazador de ratas argitaletxean —Sherlock Holmes eta Las Sombras de Whitechapel lanen hitzaurreak, Carmen Moreno idazlearenak—. Kolaboratzailea da Magazine-n eta Agente Provocador albiste-webgunean, La Felguera Editoresena, zenbait artikulurekin, adibidez, Una hilarante aventura criminal eta El diario de los asesinos-en jatorriaren ikerketa.

Elia Barceló

Elia Barceló (Elda, Alacant, 1957) nazioarteko zenbait bestseller idatzi duen egilea da. El secreto del orfebre (Roca, 2017) hamaika hizkuntzatara itzuli dute. El vuelo del Hipogrifo eta Disfraces terribles lanek —horiek ere arrakasta handikoak atzerrian— misteriozko eleberriaren eta genero beltzaren elementuak istorio errealistekin konbinatzen dituzte. Espainierako idazle garaikide egokikorrenetakotzat jotzen da, eta “mila munduetako andre” esan izan diote. Julio Cortázarren kontakizunetan izuaren arketipoei buruzko tesi batekin lortu zuen doktoretza. Jatorrian La inquietante familiaridad izenburua jarri zion, eta orain Cazador argitaletxean agertuko da, Cortázar visto por Elia Barceló izenburupean. Zientzia-fikzioa gaztelaniaz idazten duten hiru egile emakume garrantzitsuetako bat dela uste da. Mundu osoan milioi bat inguru irakurle duela kalkulatzen da. Roca Editorial argitaletxeak El color del silencio (2017), Las largas sombras eta El secreto del orfebre (biak ala biak, 2018an) kaleratu ditu. Orain, La noche de plata (Roca, 2020) lanarekin, eleberri beltzeko eta polizia-eleberriko idazle bikaina ere badela agerian utzi du.

Juanfer Briones

Juanfer Brionesek (Valentzia, 1964) Arte Ederrak ikasi zituen Valentziako Unibertsitatean. 80ko hamarkadan, ohiko kolaboratzailea izan zen zenbait aldizkaritan, besteak beste, Camacuc eta SOS izenekoetan. Finalista izan zen Gijóngo Aste Beltzeko Komiki Lehiaketan eta INJOVE Murtziako Komiki erakusketa ibiltarian. GP Ediciones argitaletxean El último templario, El renegado, Templario, Amantes. La leyenda de Teruel eta Alerta Bécquer kaleratu ditu.

Guillermo Galván

Guillermo Galvánek (Valentzia, 1950) ingeniaritza aeronautikoko ikasketak egin zituen, baina ibilbide profesionala kazetaritzan egin zuen, urte mordo batean Efe agentzian lan eginez. 1998an, bere lehen eleberria eman zuen argitara, La mirada de Saturno, eta Tiflos saria lortu zuen (ONCE). Haren ondotik etorri ziren El aire no deja huellas, Aislinn: Sinfonía de fantasmas, De las cenizas, (Felipe Trigo Literatura Saria, 2003), Llámame Judas, Antes de decirte adiós eta Sombras de mariposa. Bere lan berrienak Tiempo de siega (Harper Collins, 2019) eta La virgen de los huesos (Harper Collins, 2020) dira, eta haietan Lombardi komisarioa aurkezten digu. Aurten Vísperas de destrucción kaleratuko du.

José Luis Ibáñez

José Luis Ibáñez (Rubí, Bartzelona, 1961) kazetaria, gidoilaria eta publizitate-arloko erredaktorea da. Ardura handiko karguetan aritu da Radio España de Barcelona-Cadena Catalanako eta editMedia telebista-agentziako informazio-zerbitzuetan. Kolaboratzaile aritu da El Mundon eta Playboyn. Fikziozko gidoilari gisa, TV3 eta RTVE kateetarako egin du lan. Arrakasta handiko programak idatzi ditu eta haietako off-eko ahotsa izan da, besteak beste, La cara divertida, La parodia nacional eta Al ataque (Antena 3), Pressing Catch (Telecinco), Sal y pimienta (FORTA), Pelillos a la mar (ETB) eta Força Barça! (TV3) saioetan. Kataluniako editoreen gremioaren Atlántida saria jaso du, liburuei eta literaturari buruzko bere irrati-programengatik. Nadie debería matar en otoño (Espasa, 2007), bere lehen eleberria, finalista izan zen Premio Tigre Juan sariketan. Horrez gain, También mueren ángeles en primavera (Espasa, 2009) eta Todo lo ve, todo lo oye, todo lo sabe (Espasa, 2020) eman ditu argitara.

Miguel Izu

Miguel Izu (Iruñea, 1960) doktorea da Zuzenbidean eta lizentziaduna Zientzia Politikoetan eta Soziologian. Nafarroako Gobernuaren funtzionarioa da, Nafarroako Administrazio Auzitegiko mahaikidea. Abokatu aritu izan da eta Administrazio Zuzenbideko irakasle elkartu Nafarroako Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Elkarlanean aritu da Kataluniako Polizia Eskolarekin, eta erregulartasunez egiten du Nafarroako Segurtasun Eskolarekin. Iruñeko Udaleko zinegotzia, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria eta Nafarroako Parlamentuko kidea izan da. Idazle moduan, eleberriak kaleratu ditu, adibidez, El asesinato de Caravinagre (2014), El crimen del sistema métrico decimal (2017), El rey de Andorra (2018); kontakizunak zenbait lan kolektibotan; eta saiakerak, esate baterako, La Policía Foral de Navarra (1991), Navarra como problema. Nación y nacionalismo en Navarra (2001), El Tribunal Administrativo de Navarra (2004), Derecho Parlamentario de Navarra (2009), El régimen jurídico de los símbolos de Navarra (2011, VII. Martin de Azpilicueta saria) eta El régimen lingüístico de la Comunidad Foral de Navarra (2013). Prentsako artikuluen bi bilduma ere kaleratu ditu, Sexo en sanfermines y otros mitos festivos (2007) eta Crisis en sanfermines y otros temas festivos (2015). Gai horiei buruz, gainera, Hemingway en los sanfermines (2019) saiakera historiko-literarioa argitaratu du, ingelesera itzulia Hemingway in Pamplona (2021) izenburupean.

Félix Linares

Félix Linares (Bilbo, 1947) zinema-kritikaria eta kazetaria da. Duela hamarkada batzuetatik ohikoa da Euskadiko eta Nafarroako uhinetan eta telebistan, bereziki La noche de…programarengatik. Programa horrek, hain zuzen, hogeita bost urtetik gora daramatza antenan, eta Zinemaldiaren 68. edizioan, 2020ko irailean egindakoan, omenaldia jasotzea ekarri zion. Radio Euskadiko Pompas de papel irratsaioa ere aurkezten du.

Lluís Llort

Lluís Llort Carceller (1966) idazlea eta kazetaria da. El Punt/Avui egunkarian lan egiten du 1986az geroztik. Cultura gehigarrian lan egiten du, literaturako kritikari gisa. Ipuin batzuk ditu kaleratuta antologia kolektiboetan, egunkari horretako igandekarian. Batik bat helduentzako eleberriak idatzi ditu, bereziki eleberri beltzak. Jarraitzaile gehien duen eta aitorpen handiena duen kultura-arloko kazetarietako bat da. Katalanez idatzi eta kaleratzen du. Gaztelaniara itzuli den bere lehen lanak, Herencias colaterales (Alrevés, 2020) izenburua duenak, eleberri beltzeko Paco Camarasa saria irabazi du.

Noelia Lorenzo

Bere ibilbide profesionala modaren arloari lotuta egon zen, eleberri beltzak, bere pasio handiak, ibilbide hori alde batera uztea ekarri zion arte. 2013an, lehen eleberria kaleratu zuean, Chamusquina. Bi urte geroago, La sirena roja (Erein, 2015) argitaratu zuen, eta bertan Eider Chassereau eta Jon Ander Macua ertzainak aurkeztu zizkigun. Ikertzaile-talde bat berriro agertu zen hurrengo bi eleberrietan: La chica olvidada (Erein, 2016) eta Corazones negros (Erein, 2018). Emakume batek idatzitako eta urte horretan kaleratutako eleberri onenaren Cubelles Noir saria jaso zuen azken horrek, eta finalista izan zen Tenerife Noir, Salamanca Negra, Premios Novelpol eta Dashiell Hammett ospetsuan, Gijóngo Aste Beltzean ematen denean. 2020an La estrella de quince puntas argitaratu zuen, eta 2021 honetan Chamusquina lanaren bertsio orraztua berrargitaratu du. Eleberri beltzaz gain haur-literatura ere idazten du. Hiru ipuin kaleratu ditu euskaraz Ane eta Moon bilduman.

Manel Loureiro

Manel Loureiro (Pontevedra, 1975) idazlea eta abokatua da. Aurkezle-lanetan aritu da Galiziako telebistan eta gidoilari-lanetan hainbat proiektutan. Egun, kolaboratzaile aritzen da La Voz de Galicia eta El Mundo egunkarietan eta Cadena Ser eta Onda Cero irrati-kateetan. Bere lehen eleberria, Apocalipsis Z. El principio del fin, tarte libreetan idazten zuen Interneteko blog moduan hasi zen. Izan zuen arrakasta handiari esker (sarean milioi eta erdi irakurle baino gehiago zituen fenomeno birala bihurtu zen), 2007an argitara eman zuten eta bestseller bihurtu zen. Ondoren idatzi dituen lanak, Los días oscuros, La ira de los justos, El último pasajero, Fulgor eta Veinte, arrakastatsuak izan dira salmentetan bai Espainian eta bai munduko beste herrialde askotan ere. Manel Loureiro Ameriketako Estatu Batuetan liburu salduenen zerrendan bere liburuak jartzea lortu duen espainiar idazle garaikide gutxietako bat da. Idatzi duen azken eleberria La puerta (Planeta, 2020) da.

Antonio Lozano

Antonio Lozano (Bartzelona, 1974) lizentziaduna da Komunikazioaren Zientzietan, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Humanitateen doktoretza ikasi zuen Pompeu Fabra Unibertsitatean. Atalen arduraduna izan zen Qué Leer aldizkarian, 1997 eta 2008 artean, eta egun, literaturako kazetari gisa, kolaboratzaile aritzen da Librújula-n, La Vanguardia egunkariko Cultura/s gehigarrian eta Magazine kanalean, El País egunkariko Quadern gehigarrian eta SModa aldizkarian. Haurrentzako zenbait libururen egilea da, eta Seix Barral. Nuestra historia (1911-2011) liburuaren eta gazteentzako Terror en la red trilogiaren egilekidea. Testuak itzultzen ere aritzen da, eta bai Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroko eta hiri horretako Agustí Centelles liburutegiko irakurle-kluba koordinatzen ere. 2018az geroztik, RBA zigiluko «Serie Negra» bilduma zuzentzen du. Lo leo muy negro (Destino, 2021) argitaratu berri du.

Manuel Marlasca

Manuel Marlasca (Madril, 1967) gertaeren, ikerketen eta terrorismoaren arloetako erreportaria da duela hiru hamarkada baino gehiago. Egun, La Sexta katean Expediente Marlasca saioa gidatzen du, eta, Luis Renduelesekin batera, Onda Cero irrati-katean Territorio Negro aurkezten du. La Sexta katean (2012) hasi aurretik, egunkarietan, astekarietan eta beste irrati- eta telebista-kate batzuetan aritu zen lanean. Bitan jaso du Fundación Policía Españolaren Kazetaritzako saria, Guardia Zibilen Kazetaritzako saria eta Polizia Merezimenduaren Gurutzea jaso du bereizgarri zuriarekin. Así son, así matan (Martínez Roca, 2002), Mujeres letales (Martínez Roca, 2004), Una historia del 11M que no va a gustar a nadie (Martínez Roca, 2007) eta Cazaré al monstruo por ti (Alrevés, 2019) idatzi ditu.

Susana Martín

Susana Martín Gijón Sevillan jaio zen 1981ean. Zuzenbideko lizentzia eskuratu zuen, eta nazioarteko harremanetan eta giza eskubideetan espezializatu zen. Extremadurako Gazteriaren Institutuko zuzendari nagusia izan da (2007-2011), eta Arrazakeriaren, Xenofobiaren eta Intolerantziaren aurkako Batzordeko lehendakaria, eta Estatuko eta nazioarteko plataforma feministetan elkarlanean aritzen da. 2019an, Extremadurako Idazleen Elkarteko lehendakari aukeratu zuten. Bere polizia-saga txalotuena 2013an hasi zen, eta orain arte bi trilogiak osatzen dute: Más que cuerpos (Más que cuerpos, Desde la eternidad eta Vino y pólvora) eta Annika y Susana (Pensión Salamanca, Destino Gijón eta Expediente Medellín). 2015ean, Martín Gijónek Náufragos eman zuen argitara, eta istorio horrekin finalista izan zen zenbait sariketa ospetsutan, hala nola Felipe Trigo Literatura Sarian eta Ediciones B argitaletxeko La Traman. Lana ikus-entzunezkoen arlora egokitu da. 2020an, Progenie (Alfaguara) eleberria idatzita, Camino Vargas sevillarraren pausoei jarraitzen dien sail berri bat hasi zuen. Aurten, segida idatzi du, Especie (Alfaguara).

José Montenegro

Polizia Nazionaleko inspektorea da, eta bertan 1988an sartu zen oinarrizko eskalan. Hiru hamarkada hauetan eskarmentu profesionala hartu du bai Espainian eta bai atzerrian ere. Espezialista da segurtasun-arloan eta arrisku handiko operazio berezietan, eta hezitzailea lehen esku-hartzailean AMOK gertakarietan. Lan horiek Nafarroako Poliziako Goi Buruzagitzako Kabinete, Prentsa eta Harreman Publikoetako buru izatearekin batera egiten ditu. Diplomaduna da Polizia Zientzietan, unibertsitate-masterra du Kriminologia Aplikatuan eta Polizia Ikerketan, aditua da komunikazioan eta segurtasunean, eta peritu judizial unibertsitarioa Dokumentoskopian.

Graziella Moreno

Graziella Moreno Graupera (Bartzelona, 1965) idazlea eta epailea da. Eleberri hauek eman ditu argitara: Juegos de maldad (2015, Grijalbo), emakume batek idatzitako eleberri onenaren saria jasotzeko izendatua Cubelles Noirko lehen jaialdian eta epaimahaiaren aipamen berezia jasoa; El bosque de los inocentes (2016, Grijalbo); Flor seca (2017, Alrevés); Invisibles (2019, Alrevés), QSD Global Fundazioak 2020ko martxoaren 9an saritua; Querida Elsa (2018), formatu digitalean, Black and Noir plataforman; eta El salto de la araña (2020, Alrevés), Castellóko Diputazioak Mediterraneoko Letren Saria emandakoa 2020ko edizioan eleberri beltz onenari. Kontakizunen antologietan parte hartu du, bai katalanez (Barcelona viatge a la perifèria negro criminal, 2017 Alrevés) eta bai gaztelaniaz ere (Cartagena Negra, 2017, Los Bárbaros Noir, 2018, eta Barcelona-Buenos Aires, 11.000 kilómetros, 2019, Trampa Ediciones), eta aldizkari digitaletan kaleratutako beste batzuetan (Solo Novela Negra, Fiat Lux). Artikulugile gisa kolaboratzen aritzen da The Citizen aldizkari kulturalean eta bai beste argitalpen batzuetan ere, eta epaimahaikidea izan zen SER irrati-kateko Negra y Criminal programako beldurrezko kontakizunen sariketan.

Martín Olmos

Martín Olmosek (Bilbo, 1966) Escrito en negro (Pepitas, 2014) bere lehen liburuarekin Café Bretón-Bodegas Olarra saria, Gijóngo Aste Beltzeko Rodolfo Walsh saria eta Literaturako Euskadi Saria lortu zituen, eta sariak gainean jarri eta bisitariei harro erakusteko piano bat erosi behar zuenean lan egiten zuen egunkaritik kaleratu egin zuten gaurkotasun zorrotzeko artikulu bat idazteagatik, Alfontso XIII.a erregearen gainean. Martín Olmosek egun eta erdi eskas gozatu zuen ez zeukan garrantzi batez eta nolabaiteko egile madarikatu baten aireaz, eta laster itzuli zen garrantzirik ezera. Edonola ere, gorabehera horrek bere biografia apaintzen du, beste faktore zehazgaitz batzuk ez izatean. 2017an Breve relación de vidas extraordinarias (Pepitas) kaleratu zuen.

Félix J. Palma

Félix J. Palma (Sanlúcar de Barrameda, 1968) idazlea, sormenezko idazketako irakaslea eta literatura-aholkularia edo -trebatzailea da. Bere literatura-ibilbidean zenbait eleberri kaleratu du, baina kontalari gisa ospea lortu izana Trilogía Victoriana lanari zor dio. Hain zuzen, lan hori hogeita bost herrialdetan baino gehiagotan argitaratu da, sari ugari jaso ditu eta The New York Times egunkariaren bestsellerren zerrendan agertu da. El mapa del tiempo (XL Premio Ateneo de Sevilla jasoa, 2008), El mapa del cielo (2012) eta El mapa del caos (2014) eleberriek eratzen dute, zehazki. Orain arte idatzi duen azken eleberria El abrazo del monstruo (Destino, 2019) da, eta lan horrek kritikarien eta irakurleen aitorpen handia jaso du.

Mónica Rouanet

Mónica Rouanet Alacanten jaio zen, nahiz eta Madrilen bizi den zazpi urte dituenetik. Hiri horretan ikasi zituen Filosofia eta Letrak. Pedagogian espezializatu zen Comillas Eliz Unibertsitatean, eta gero Psikologiako ikasketak egin zituen UNEDen. Duela hamar urte baino gehiago arrisku eta zailtasun sozialean dauden pertsonei arreta ematen aritzen da, eta arreta berezia jartzen du kultura sustatzean, bere lana egituratzen duen elementu moduan. Literaturaren alorrean, autoedizioaren bidez ekin zion bere ibilbideari Rouanetek, El camino de las luciérnagas (2014) lanarekin, eta gero argitaratze tradizionalera igaro zen Donde las calles no tienen nombre (Roca, 2015) eta Despiértame cuando acabe septiembre (Roca, 2019) lanekin. Aurten No oigo a los niños jugar (Roca, 2021) argitaratu du.

Mikel Santiago

Mikel Santiago (Portugalete, Bizkaia, 1975) kontakizunak eta eleberri laburrak idazten hasi zen, eta bere liburu elektronikoak Interneten kaleratzen, eta hala online bestsellerren zerrendara iristea lortu zuen Ameriketako Estatu Batuetan, Espainian eta Latinoamerikan. La última noche en Tremore Beach (2014) argitaratze-debutaren ondotik, El mal camino (2015), El extraño verano de Tom Harvey (2017), La isla de las últimas voces (2018) eta El mentiroso (2020) etorri ziren, denak Ediciones B argitaletxean. Azken horren bidez, Euskadiko alegiazko herri batean girotutako eleberrien sail bat hasi du, eta, beraz, hurrengo lana, En plena noche (2021eko ekaina), bertan gertatuko da. Eleberrigile aritzeaz gain, sailen kontzeptuetan eta gidoietan lan egiten du. Bere izenburuetako batzuk telebistara eta zinemara egokitzeko prozesuan daude.

Daniel Tubau

Daniel Tubauk hogei urte baino gehiagoko esperientzia du gidoilari eta zuzendari lanetan, Espainiako eta Argentinako dozenaka programa eta telesailetan. Globo Media ekoiztetxeko Proiektuen Sailean lan egin du, Kulturako Ministerioko Filmen Batzordeko kidea izan da, Madrilgo MediaLabeko kolaboratzailea, kazetaria eta idazlea. Egun, freelance gidoilari aritzen da eta ikastaroak eta masterra ematen ditu gidoilarientzat RTVE Institutuan, Ondas Escolares y Universitarias prestakuntza-zentroan, Juan Carlos Erregea Unibertsitatean eta Globo Media ekoiztetxean. Besteak beste, Cómo triunfar en cualquier discusión (Ariel, 2020), El arte del engaño (Ariel, 2018) eta No tan elemental. Cómo ser Sherlock Holmes (Ariel, 2015) kaleratu ditu.

Luis Zueco

Luis Zueco (Borja, Zaragoza, 1979) Grisel eta Balbuenteko gazteluen zuzendaria da. Bi gotorleku horiek zaharberrituta daude eta xarma duten ostataleku moduan egokituta, ekitaldiak egiteko. Gainera, industria-ingeniaria da, lizentziaduna Historian, eta Ikerketa Artistiko eta Historikoko masterra du. Gazteluen Lagunen Espainiako Elkarteko kidea da, eta kolaboratzailea zenbait hedabidetan, ondarean eta kulturan aditua delako. Kritikarien eta irakurleen aldetik nazioarteko arrakasta lortu du Trilogía Medieval lanari esker. Ediciones B argitaletxeak kaleratua da eta El castillo (2015eko Eleberri Historiko Onena, Novelas Históricas webgunearen arabera), La ciudad eta El monasterio eleberriek osatzen dute. Hiru eleberri horiek bereiz irakur daitezke, eta haien bidez, garaiko agertoki arkitektoniko garrantzitsuenetan girotuta dauden eta mendetasuna sortzen duten intriga-tramen bidez, Erdi Aroko funtsezko alderdietara heltzen gara. Bere lan berriena El mercader de libros (Ediciones B, 2021) da. Gainera, Rojo amanecer en Lepanto (Ediciones B, 2019), El escalón 33 (Nowtilus, 2012) eta Tierra sin rey (Nowtilus, 2013) kaleratu ditu.

BABESLEAK

SUSTATZAILEA:

ANTOLATZAILEAK:

LAGUNTZAILEAK:

PARTE-HARTZAILEAK: