SJ Bennett eta Carles Porta idazleak Pamplona Negra 2025eko azken jardunaldiko protagonistak izango dira

SJ Bennett eta Carles Porta idazleak Pamplona Negra 2025eko azken jardunaldiko protagonistak izango dira

2025eko urtarrilaren 25a
Azken egunak Ibilbide antzeztuaren saio berriak ekarriko ditu gaztelaniaz eta euskaraz, baita gastronomia beltzarekin hitzordua ere eta 'noir' doinuen bidez 'bidaia' Mikel Salas musikariaren eskutik

Pamplona Negra Jaialdiak agur esango die gaur bertan Baluarteri eta Nafarroako hiriburuari 2026ra arte. Azkeneko bost egunetan eskainitako programazioan suspense handia egon da, iheslariez eta benetako kasuez hitz egin da, eszenaz eszena krimen interesgarriez eta zinema beltzeko proposamenez gozatu ahal izan da, mahai-inguru handiak eta elkarrizketak egin dira, eta Espainiako eta nazioarteko 25 egile inguruk parte hartu dute.

Zehazki, seigarren eta azken eguneko programazioa gaur goizean Iruñeko auditoriumetik Kondestablearen Jauregira aterako da, eta bertan Ibilbide antzeztuaren saio berriak eskainiko dira. Verónica eraikitzen izenburupean, NUPeko antzerki taldeak bakarrizketa sorta bat antzeztuko du etengabe, eta publikoa talde txikitan sartuko da horietara. Emanaldiak Óscar Orzaizek (cas) eta Jaione Urtasunek (eu) zuzenduko dituzte, 11:00etan (gazt), 12:00etan (gazt/eu) eta 13:00etan (gazt/eu). Euskarazko saioetarako tokia baino ez dago; izen-emateak doakoak dira eta baluarte.com bidez edo www.pamplonanegra.com webgunean egin daitezke.

Eguerdian, programazioa Tres Reyes hotelera lekualdatuko da, eta han, aurten ere, Pamplona Negrako jarduera berezienetako bat egingo da: Gastronomia beltzarekin hitzordua. Enrique Martínez Burón sukaldariburuaren eskutik, platereanzerbitzatuko da, eta nazioarteko MENU ausart bat dastatu ahal izango dute mahaikideek. Ez dago tokirik.

‘ETXERA’ BUELTAN

Arratsaldean, Pamplona Negrako jarduera bere egoitza nagusira itzuliko da, Baluartera, eta han publikoak bi elkarrizketa interesgarriz gozatzeko aukera izango du. Zehazki, Ganbera Aretoak SJ Bennett idazle ingelesari elkarrizketa hartuko du 18:00etan, bertan Ingalaterrako Isabel II .a erregina protagonista eta ikertzaile nagusi duten bere eleberriei buruz hitz egino duela. Bennett lehen aldiz etorriko da Espainiara idazle gisa, eta Nafarroako hiriburuan izango da Jauregiko gauzak izeneko hitzorduarekin. María Oset editore iruindarrak aurkeztuta, hitzordua ingelesez izango da eta aldibereko itzulpena egongo da (NANa utzi beharra dago). Bennetten lekukoa Carles Porta kazetari eta idazle leridarrak hartuko du, 19:00etan, eta azken urteotan gertatu diren krimen izugarrienetako batzuk aztertuko ditu; hain zuzen ere, Susana Rodríguez Lezaun Jaialdiko zuzendariak Kontaidazu krimen bat lelopean egingo dion elkarrizketa batean.

Eta Pamplona Negra 2025eko azken bala gaur arratsaldean jaurtiko da, 20:00etan, Ganbera Aretoan: Mikel Salas musikari eta konpositoreak bidaia bat eskainiko du noir soinuen bidez; Pamplona Negra Jaialdiari hurrengo ediziora arte amaiera bikaina emango dioten krimenaren soinuak.

Scroll to Top