Pamplona Negra Jaialdiak Ipuin laburren III. Literatur Sariak banatu ditu Baluarten
2025eko urtarrilaren 22a
Inés Cuevas Apariciok euskaraz eta Laura Pascual Ibáñezek gaztelaniaz sariak gaur goizean jaso dituzte, irakurzaletasuna sustatzeko 5 ikastetxetako 250 ikasle inguruk parte hartu duten saio bikoitzaren barruan
Pamplona Negra Jaialdiaren hirugarren egunak Iruñeko eta Eskualdeko bost ikastetxetako LH-ko 5. eta 6. mailako eta DBH-ko lehen zikloko 250 ikasle inguru ekarri ditu gaur goizean Baluartera –Jaso Ikastola, San Juan de la Cadena, Sagrado Corazón, Santísimo Sacramento eta Zizurko Camino de Santiago–, irakurzaletasuna sustatzeko saio bikoitz batean parte hartzera. Euskarazko hitzordua Mikel Santos ‘Belatz ‘ilustratzaileak egin du, eta ilustrazioaren eta noir komikiaren munduan barneratu ditu ikasleak. Goiz erdian, Laura Pérez de Larraya idazle iruindarrak hartu du lekukoa, gaztelaniaz, eta fantasiazko eta misteriozko eleberriei buruz hitz egin dio bere publiko gazteari.
Bigarren saioaren hasieran, Susana Rodríguez Lezaun Jaialdiko zuzendariak idazle gazteentzako ‘Pamplona Negra’ Ipuin laburren III. Literatur Sariak eman dizkie aurtengo edizioko irabazleei: Inés Cuevas Aparicio euskaraz eta Laura Pascual Ibáñez gaztelaniaz. Bakoitzak 150 euroko opari-txekea jaso du.
Euskarazko kategorian, Ines Cuevas Apariciok sinatutako Zubia izeneko kontakizun irabazleari buruz “bere originaltasuna, misteriozko trama bat osatzeko liburuen munduan barneratzean” nabarmendu du epaimahaiak. 16 urteko egilea San Fermin Ikastolako ikaslea da eta lehiaketako irabazle bezala errepikatzen du, iaz ere lehen saria jaso baitzuen.
Gaztelaniazko kategorian, Laura Pascual Ibáñez Iruñeko Dominicas Ikastetxeko 15 urteko ikasleari lehen saria eman dio epaimahaiak, Recordar o morir izeneko kontakizunagatik. “Egileak genero noir klasikoenera jo du, ikerketa polizial batekin, arazoak dituen protagonista batekin, hilketa batekin eta amaiera harrigarri batekin”, adierazi du epaimahaiak.


