Pamplona Negra Jaialdiak hasiera emango dio gaur arratsaldean hamaikagarren edizioari Baluarten

Pamplona Negra Jaialdiak hasiera emango dio gaur arratsaldean hamaikagarren edizioari Baluarten

2025eko urtarrilaren 20a
Lehen jardunaldiak Abiapuntua mahai-inguruarekin hasiko da, El crimen a escena estreinatuko da eta zinema noir saioak eta eleberri beltzaren tailerrak hasiko dira

Pamplona Negra genero beltzeko idazleen eta publikoaren arteko topaketa Baluarten hasiko da gaur arratsaldean. Larunbata arte, Baluarte eleberri beltzaren eta zinema beltzaren gune bilakatuko da ondoz-ondoko hamaikagarren urtez, zazpigarrena Susana Rodriguez Lezaun idazle nafarraren zuzendaritzapean. Estatuko jaialdi noir nabarmenenetariko bat bezala finkatuta, 2025eko edizio berri hau urtarrilaren 20tik 25era ospatuko da Noir-aren inguruko bidaia lelopean eta PROGRAMA interesgarri batekin.

Lehen jardunaldi hau 18:00etan hasiko da, Pamplona Negraren inaugurazio ofizialarekin. Ondoren, eguneko hitzordu nagusia programazioaren lehen mahai-ingurua izango da: Abiapuntua izenburupean, bere lehen eleberria argitaratu berri duten hiru idazle izango dira Ganbera Aretoko eszenatokian: Carlota Suárez, Laura Azcona eta Trifón Abad.

Etenaldi labur baten ostean, 19:05ean eguneko beste hitzordu nabarmenetako baten txanda izango da, Jaialdiko eztabaidaezin baten itzulerarekin: El crimen a escena. Krimen bat ebatzi da izenburua duen lehen atalean Foruzaingoak krimen baten ikerketa osoa azalduko du, egiten denetik ebazpena eta epaia eman arte.

Gainera, bihar ere Nobela Beltzaren Tailerraren lehen saioa egingo da Gola Aretoan (16:00etan), Antonio Lozano idazlearen eskutik eta Nola izan originala fikzio kriminalean izenburupean. Eta egunari amaiera emateko Baluarten, programazioko hiru film beltzetako lehena proiektatuko da 20:15ean. Zehazki, 1965ean Otto Premingerrek zuzendutako Bunnny Laken bahiketa filma proiektatuko da. Alberto Cañada Nafarroako Filmategiko arduradunak aurkeztuko du emanaldia. Proiekzioa jatorrizko bertsioan egingo da, gaztelaniazko azpitituluekin. Sarrerak 3 eurotan baluarte.com webgunean, www.pamplonanegra.com webgunean, Baluarteko leihatilan eta NICDOren La Morea merkataritza-gunean eros daitezke.

Scroll to Top