Inés Cuevas Aparicio euskaraz eta Laura Pascual Ibáñez gaztelaniaz, 'Pamplona Negra' Kontakizun Laburren III. Literatur Sariaren irabazleak
2025eko urtarrilaren 16a
Epaimahaiak hirugarren edizio honetan saritutako lanen originaltasuna eta hizkuntzaren erabilera ona nabarmendu ditu
Inés Cuevas Apariciok euskaraz eta Laura Pascual Ibáñezek gaztelaniaz idazle gazteentzako Pamplona Negra Kontakizun Laburren III. Literatur Saria irabazi dute. Astearte honetan Iruñeko Planetarioan izandako sutea dela eta, sariak banatzeko ekitaldia urtarrilaren 22an izango da, 11:00etan, Baluarteko Ganbera Aretoan. Carlos Bassas idazleak, NICDO sozietate publikoko Eduardo Nanclaresek eta Juan Manuel Sanchezek eta Susana Rodríguez Lezaun Pamplona Negra Jaialdiko zuzendariak osatu dute epaimahaia.
Euskarazko kategorian, Ines Cuevas Apariciok sinatutako Zubia izeneko kontakizun irabazleari buruz “bere originaltasuna, misteriozko trama bat osatzeko liburuen munduan barneratzean” nabarmendu du epaimahaiak. 16 urteko egilea San Fermin Ikastolako ikaslea da eta lehiaketako irabazle bezala errepikatzen du, iaz ere lehen saria jaso baitzuen.
Gaztelaniazko kategorian, Laura Pascual Ibáñez Iruñeko Dominicas Ikastetxeko 15 urteko ikasleari lehen saria eman dio epaimahaiak, Recordar o morir izeneko kontakizunagatik. “Egileak genero noir klasikoenera jo du, ikerketa polizial batekin, arazoak dituen protagonista batekin, hilketa batekin eta amaiera harrigarri batekin”, adierazi du epaimahaiak.
Kategoria bakoitzeko irabazleek 150 euroko opari-txekea jasoko dute.
